Aldi, epe edo periodo errefraktarioa organo kitzikakor batek edo horien multzo batek estimulu baten aurrean berriz ere kitzikatua izan arte iragan beharreko denbora adierazten du. Bereziki sexologian erabiltzen da, isurtzearen eta orgasmoaren ondoren zakilaren erekzio berria izan arteko denborari buruz, horien ondoren gizonak sentitu ohi duen logalearen ondorioz; emakumeei ere aplikatzen zaie, baino horiengan klitoriaren hipersentsibilitatea da orgasmo ondoko sintoma ohikoena.
Aldi errefraktario absolutua organo horien erreakzio berria izan arteko denbora da, edozein magnitude estimulu baten aurrean. Aldi errefraktario erlatiboa aldi errefraktario absolutuaren ondoren dator, eta neurri batetik gorako estimulu baten ondoren gertatzen den kitzikapen berria izan arteko denbora adierazten du.
Loturiko artikuluak
KlimaterioaKlimaterioa edo klimakterioa, ingelesez climacteric, gazteleraz climaterio, (antzinako grezierazko κλιμακτηρικός, klimakterikos, "mailakatze", "gradazio") emakumeek ugalketa-fasetik ugalketarako gai ez diren fasera bitartean igarotzen duten denbora da, emakumeengan aldaketa fisiko…
SentsazioakSentsazioa estimuluak zentzumen eta beste errezeptore edo sentsoreen bitartez kontzienteki jasotzen duen prozesu mentala da. Sentsazioan transdukzio izeneko prozesua dago, estimuluak sortutako seinale sentsorialak seinale elektriko bilakatzen duena…
Estimuluak (kinadak)Psikologian, estimulua (latinezko stimulus hitzetik, "akuilu", "eztena") edo kinada organismo baten zentzumenek hautematen duten faktore fisiko edo kimikoak dira, organismoaren baitan erreakzio edo erantzun bat sorraraz dezakeena, hartzaile…