Aldi baterako laneko enpresak, ABLE akronimoaz ere ezagunak, beste enpresa baten eskura langileak jartzen dituen enpresak dira, bitartekari moduan jokatuz eta langile horiei aldi baterako kontratuak eskainiz, hots…

Espainian, aldi baterako enpresa elkartea (ABEE) lan edo proiektu handi bat batera garatzeko aldi edo bolada baterako eratzen duten elkartea da, haien giza baliabideak, ekipamenduak eta finantza baliabideak batera jarriz. Bereziki lan publikoak (errepideak, ...) egiteko eratzen dira. Ez dute nortasun juridikorik, eta beraz enpresa bakoitzak bere ardurak hartu behar ditu kontabilitatea jaso, zergak ordaindu eta hartzekodunen aurrean erantzuteari buruz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, unión temporal de empresas.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.