Elektoralismoa ahalik eta boto gehien eskuratzea helburu nagusitzat duen alderdi politikoaren jarrera eta jokabidea da, bestelako kontsiderazio politiko eta ideologikoak alde batera utziz. Hartara, alderdi elektoralista batek bere…
Alderdi politikoa edo partido politikoa haien ideologia eta printzipio politikoen inguruan biltzen den pertsona talde instituzionalizatu eta formala da, hauteskundeen bitartez legebiltzar, udal eta beste erakunde politikoetara heldu eta haietan euren programa politiko eta soziala indarrean jarri eta gauzatu nahi duena. Beste ikuspegi baten arabera, alderdi politikoak hiritarren edo hiritar klase edo talde baten interesak denfendatuz, instituzio politikoetan parte hartuz haiekiko bitartekaritza lanak egiten dituzten erakundeak dira.
Alderdi politikoetako kideei militante edo afiliatu deitu ohi zaie, eta doktrina politikoen inguruan biltzen dira askotan, hala nola kontserbadurismoaren, abertzaletasunaren, ekologismoaren edo sozialismoaren inguruan, ideologia irekiko alderdiak ere badiren arren, helburutzat herritarren ongizatea eta gobernu eraginkorra besterik bilatzen ez dutenak; azkenik, lider baten inguruan biltzen diren alderdiak ere badaude. Alderdi politikoen barne jarduera estatutu batzuen bitartez arautzen da, non alderdiaren barne organoak eta funtzionamendua, eta hauteskundeetarako hautagaiak nola aukeratu zehazten diren, besteak beste. Ohikoa da beste alde batetik alderdi politikoek kongresu edo biltzar orokorrak ospatzea, non alderdiaren ideologia eta programa politikoa zehazten den, militante guztien eskuhartzearekin.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.