Alderdi-bitasuna (bipartidismoa)


KategoriakPolitika

Alderdi-bitasuna edo bipartidismoa sistema politiko bat da, non bi alderdiren artean nagusiki banatzen den boterea herrialde bateko erakunde politikoen artean, gutxi gorabehera txandakatuz eta espazio politiko garrantzitsurik utzi gabe, nazio mailan behintzat, beste indar minoritario eta periferikoei. Gaur egun, alderdi-bitasuneko egoeretan, bi alderdiak gehienetan espektro politikoaren ezkerraldean eta eskuinaldean kokatzen dira, hurrenez hurren. Alderdi-bitasuna ohikoa izan da Espainiako Trantsizioan, PSOEren (sozialdemokrata) eta PPren (kontserbadore liberala) artean, lehen AP zena. Historikoki, alderdi bitasuna sistema politikoa ere izan zen Berrezarpen Borbonikoan, 1874 eta 1923 artean, alderdi liberalaren eta alderdi kontserbadorearen artean, era antidemokratiko eta iruzurrezkoan gainera, bi alderdien arteko turnismoaren bitartez. Alderdi biko sistema argia duen beste herrialde bat Amerikako Estatu Batuak dira, non Alderdi Demokrata eta Alderdi Errepublikanoa diren erakunde politikoetan diren boterea lortzeko lehiatzen direnak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bipartidismo.

Ikus, gainera

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.