Aldakuntza-tasa bi balio alderatzen dituen portzentaje bat da, bata bestearekiko zenbat handiagoa edo txikiagoa den adierazten duena. Honela kalkulatzen da, zatiketa moduan, zatikizun gisa alderatu nahi den a balioa jarriz, eta zatitzailean alderatzeko oinarri gisa erabili nahi den b balioa hartuz:
Adibide gisa, Donostia etxebizitza baten batez besteko prezioa metro karratuko 3.000 euro bada, eta 2.000 euro Bilbon, aldakuntza-tasa Donostian Bilboko prezioarekiko honela kalkulatzen da:
Emaitzak adierazten du Donostiako prezioak 0.5=%50 garestiagoak direla, 1 balioak berdintasuna adierazten duelarik.
Ohikoan aldakuntza-tasa denboran zehar aldagai batek aldi batetik bestera erakusten duen bilakaera erabiltzen da. Adibidez, enpresa bateko salmenten bilakaera 2020: 1.000, 2021: 1.200, 2022: 1.500, 2023: 2.000 delarik, urte bakoitzeko aldakuntza-tasa aurreko urtearekiko kalkulatu ohi da: 2020: 1, 2021: 1.200/1.000=1.2, 2022: 1.500/1.200=1.25, 2023: 2.000/1.500=1.33; eta horrela, 2021etik 2023ra bitartean, salmentak aurreko urteko salmentarekiko %20, %25 eta %33 igo direla esango dugu hurrenik hurren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tasa de variación.
Loturiko artikuluak
Aldakuntza-koefizienteaEstatistikan, aldakuntza-koefizientea edo aldakortasun-koefizientea desbideratze estandarra zati batezbesteko aritmetiko sinplea da. Datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko erabiltzen da bereziki. Izan ere, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetikoarekin batera aztertu behar…
Heriotza-tasaDemografian, heriotza tasa (*heriotz-tasa), zehatzago heriotza-tasa gordina edo heriotza-tasa orokorra, eremu geografiko batean (herrialde batean, eskualde batean, ...) epe jakin batean (gehienetan, urtebetea) 1.000 biztanle gertatzen den batez besteko…
Ugalketa-tasaEstatistikan, ugalketa-tasa emakume bakoitzak duen alaba kopurua baino ez da. Izan daiteke ugalketa-tasa gordina, 1000 emakumek euren ugalketa-bizitzan izango duten alaba-kopurua kalkulatuz, edota ugalketa-tasa garbia, 1000 emakume haien…