Estatistikan, aldakuntza-koefizientea edo aldakortasun-koefizientea desbideratze estandarra zati batezbesteko aritmetiko sinplea da. Datu multzo ezberdinetako sakabanatzeak alderatzeko erabiltzen da bereziki. Izan ere, desbideratze estandarra batezbesteko aritmetikoarekin batera aztertu behar da beti, desbideratze estandarrak datu bakoitza batezbestekotik batezbeste zenbat desbideratzen den adierazten baitu. Adibidez, ez dira berdinak 2 unitateko desbideratzea 10eko batezbestekoaren inguruan eta 100eko batezbesteko baten inguruan: lehen kasuan, aldakuntza-koefizientea da eta bigarren kasuan ; beraz, desbideratze absolutuak berdinak izan arren, sakabanatzea handiagoa da lehen kasuan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, coefficient of variation; gaztelaniaz, coeficiente de variación.
Loturiko artikuluak
Spearmanen korrelazio-koefizientea[latexpage] Spearmanen korrelazio koefizientea ($r_s$), labur Spearmanen ro ere deitua ($\rho$), bi aldagai kuantitatibo edo ordinalen arteko korrelazioaren norabidea eta sendotasuna jasotzen dituen koefizientea da, aldagai horietan elementuek hartzen…
Aldakuntza-tasaAldakuntza-tasa bi balio alderatzen dituen portzentaje bat da, bata bestearekiko zenbat handiagoa edo txikiagoa den adierazten duena. Honela kalkulatzen da, zatiketa moduan, zatikizun gisa alderatu nahi den a …
Desbideratze estandarra[latexpage] Desbideratze estandarra edo desbideratze tipikoa, desbiderapen estandarra edo desbiderapen tipikoa ere deitua (desbideraketa, desbidazio eta desbiderazio ere erabili izan da), datu-multzo batean datuak batezbestekotik orokorrean zenbat desbideratzen…