Aldagai ordinala


KategoriakEstatistika

Aldagai ordinala edo aldagai kualitatibo ordinala ordena, berez hierarkia edo mailakatze bat adierazten duten balioak hartzen dituen aldagai estatistikoa da, eskala ordinal batean neurtzen dena alegia, hala nola asebetetze-maila bat adierazten dutena (oso ongi-ongi-erdipurdi-gaizki-oso gaizki edo izar kopuru bat emanez), errenta maila (altua-ertaina-baxua), kreditu-kalifikazioa eta kalifikazio akademiko kualitatiboa (bikainetik oso gutxira).

Aldagai estatistiko ordinalen bereizketa garrantzitsua aldagai horiekin egin daitezkeen eragiketak eta erabil daitezteekn teknikak zehazteko. Adibidez, ohiko aldagai ordinal bateko balioak edo mailak zenbaki batez adieraztea (1,2,3,...); horrek ez du esan nahi, ordea, aldagaia kuantitatiboa denik, kasu horretan zenbakiak adierazpen hutsa baita, eta ez neurketa da; horrela, aldagai ordinaletarako ezin da batezbesteko aritmetikoa erabili, baino bai ordea mediana eta ordena-estatistikoak.

Ikus, gainera

214 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.