Estatistikan, aldagai kategorikoak edo kualitatiboak kategoriak edo modalitateak, eta ez balio kuantitatiboak, hartzen dituzten aldagaiak dira. Adibidez, sexua, egindako ikasketa-mota (oinarrizkoa, ertainak, goi mailako ikasketak) aldagai kategorikoak. Haien artean beste aldagai mota batzuk bereizten dira, erabalitako neurketa-eskalaren arabera:
- aldagai nominalak (ordenarik gabeko kategoriak hartzen dituztenak; adibidez, botoa zein alderdi politikoari eman zaion);
 
- aldagai ordinalak (kategoria ordenatuak hartzen dituztenak, adibidez errenta txikia, ertaina, handia) .
 
Hiztegia: ingelesez, categoric variables; gaztelaniaz, variables categóricas.
Ikus, sakontzeko: Aldagai eta datu kualitatiboak eta kuantitatiboak
Loturiko artikuluak
Aldagai diskretuak eta aldagai jarraituakEstatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
 
 
Aldagai kanonikoakEstatistikan, aldagai kanonikoa beste aldagai batzuen konbinazio linealaz sortzen diren aldagaiak dira. Haiekin loturik, korrelazio kanonikoaren analisia garatzen da, non aldagai independentez eta dependentez osaturiko bi aldagai kanonikoen…
 
 
Aldagai politomikoak (aldagai polikotomikoak)Aldagai politomikoak edo aldagai polikotomikoak bi kategoria baino gehiago hartzen dituzten aldagai kategorikoak dira, bi kategoria soilik hartzen dituzten aldagai dikotomikoak ez bezala. Aldagai politomikoen adibideak ilearen kolorea (beltza,…