Ezkutuko aldagaiak, estaliak edo latenteak ere deituak, zuzenean behatu ezin daitezkeen aldagaiak dira, baina beste aldagai behagarrien bitartez estimatzen direnak, eredu estatistiko baten baitan. Ezkutuko aldagai baten adibidea antsietatea da, jatorrian jariatzen diren neurotransmisore jakin batzuen mailarekin zuzenean loturik dagoena, baina haien kantitatea behatu ezin daitekeenez, pertsonarengan eragiten duten ageriko portaeraren bitartez jasotzen dena.
Aurreko adibidean bezalaxe, ezkutuko aldagaiek hainbat aldagai biltzen dituzte, eta beraz kontzeptu konplexuak jasotzen dituzte, konstruktoak eratuz horrela (antsietatea, adimena, ...), aurrez definituriko kontzeptu teoriko eta abstraktoak alegia. Hori dela eta, ezkutuko aldagaiak gehien agertzen diren jakintza-arloetako bat psikometria da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, latent variables; gaztelaniaz, variables latentes.
Loturiko artikuluak
Aldagai makroekonomikoak edo makromagnitudeakAldagai makroekonomikoak, agregatu makroekonomikoak edo makromagnitudeak herrialde edo eskualde mailako kopuru, bolumen edo kantitate ekonomikoak dira (ikus gainera, makroekonomia), ekonomiaren bilakaera adierazten dutenak, hilabetetik hilabetera aldagai batzuetarako (langabeziaren…
Aldagai estatistikoakAldagai estatistikoa (ikus, aldagaia, kontzeptu orokorrerako) objektu baten propietate edo ezaugarri bati buruz jaso edo neurtzen dena da, zehatz definitu, behatu eta kodetua, bateraezinak diren neurri edo balio…
Aldagai bakunaEstatistikan, aldagai bakuna, aldagai unidimentsionala edo dimentsio bakarrekoa multzo bateko bateko elementu bakoitzean ezaugarri bakarra jasotzen duen hura da, hala nola adina, sexua edo irakasgai batean izandako kalifikazioa.…