Puntu-diagrama aldagai estatistiko jarraitu (ikus, aldagai jarraitua) bati buruzko datu kopuru txiki bat irudikatzeko diagrama sinple bat da, besterik gabe aldagaiaren eskala adierazten duen lerro baten gainean, datuei…
Estatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai arreba kopurua (0, 1, 2, 3, ...). Aldagai jarraituak edo jarraiak berriz, balio ezberdin asko hartzen dituzten aldagaiak dira, edota tarte batean zehar edozein balio har dezaketenak; adibidez, pertsona baten altuera aldagai jarraitua da, balio desberdin asko har ditzakeelako (150, 151, 152, ..., 210 cm), edo baita ere 150-210 tartean (edo tarte zabalago batean) edozein balio.
Aldagai diskretu eta jarraituen arteko bereizketa garrantzitsua datuak nola modelizatu eta datuei aplikatu beharreko teknika estatistikoak erabakitzean. Adibidez, datu diskretuak eta jarraituak grafikoki irudikatzeko diagramak ezberdinak dira: aldagai diskretuetarako, zutabe-diagrama erabiltzen den bitartean, aldagai jarraituetarako histograma erabiltzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.