Akzio baten balio nominala akzio batek jaulkipenaren momentuan duen balioa da, eta beraz kapital soziala akzio kopuruarekin zatituz kalkulatzen dena. Balio nominala akzioaren jabetza-tituluan, jabetza nori dagokion adierazten…

Akzio (edo ekintza) komunikatiboa (edo komunikatzailea) Jürgen Habermas Frankfurteko eskolako filosofo eta soziologoak garaturiko terminoa da, bere teoriako akzio sozialetako bat, akzio teleologikoarekin, akzio normatiboarekin eta akzio dramaturgikoarekin batera. Akzio komunikatiboa subjektuek euren gizarte harremanetan elkar komunikatzeko agertzen duten borondatea, elkarri eragite aldera eta horretarako baliozko argudioak erabiliz. Elkarrizketa, adibidez, akzio komunikatiboaren adibide bat da; politikan akzio komunikatiboa ahalbidetzen duen baliabidea demokrazia da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.