Kolore-sorta
Kontraste-sorta, kolore hotzak eta epelak nahasten dituena. Maurice de Vlaminck, La Seine à Chatou, 1906
Kolore-sorta edo sorta kromatikoa, gama kromatikoa ere deitua, arte edo sorkuntza-lan bateko koloreen multzoa da. Bi motako kolore-sortak daude: sorta harmonikoak, aukeratutako koloreek ezaugarri bat partekatzen dutenean; eta kontraste-sortak, ezaugarri oso desberdinak dituzten koloreak biltzen direnean. Sorta harmonikoen artean baditugu sorta hotzak, kolore hotzekin osaturikoak; sorta epelak, kolore epelekin; sorta akromatikoa, zuria eta beltza nahasten dituena; sorta monokromatikoa, kolore bakarreko tonu desberdinekin sortzen dena; eta sorta polikromatikoa, kolore bi edo gehiagorekin osaturikoa. Beste hizkuntzetan: gaztelaniz, gama cromática.