Mugikortasun aktiboa gizakiaren jarduera fisikoak mugiarazitako garraiobideen multzoa da, hala nola bizikleta eta bere aldaera guztiak eta oinez edo korrika ibiltzea. Osasungarria izateaz gainera, hirien garapen iraunkorra ahalbidetzen…
Kontabilitatean, aktiboa enpresa edo sozietate baten ondasunek eta kobrantza-eskubideek osatzen duten multzoa da. Erraz ulertzeko, esan liteke enpresak daukana dela aktiboa. Aktiboa deitzen zaio baita ere multzo horren baitan sartzen den elementuetako bakoitzari.
Aktiboa ondare-masa ondarearen multzo nagusietako bat da, pasiboarekin (obligazioak) eta ondare garbiarekin (kapital eta erreserbak) batera. Ondare-masa guzti horien artean berdintza hau betetzen da:
AKTIBOA = ONDARE GARBIA + PASIBOA
Aktiboaren baitan, ondare-masa txikiagoak biltzen dira, haietan biltzen diren aktiboko elementuen izaeraren arabera: aktibo korrontea (epe laburrean diru bihurtzen diren ondasunak eta eskubideak) eta aktibo ez-korrontea (aktiboko elementu iraunkorrak biltzen dituena).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.