Aktibo finkoa enpresak bere ekoizpen-prozesuan epe luzera, urtebetetik gorako epe bati begira zehatzago, baliatzen dituen aktiboen multzoa da, hala nola makinak, eraikuntzak, ibilgailuak eta lanabesak. Aktibo zirkulatzailea berriz,…

Aktibo ez korrontea edo aktibo finkoa enpresak epe luzera eduki eta jarduteko ondasun eta eskubideek osatzen duten ondare-masa da, aktibo korrontearekin batera enpresako aktibo osoa osatzen duena. Aktibo ez-korronteko elementuen artean lursailak, ondasun higiezinak, makineria, ibilgailuak eta ibilgetu materialeko beste elementuak, ibilgetu ukiezina eta epe luzerako inbertsioak biltzen dira. besteak beste. Aktibo ez-korronteko ondare-elementuen beste ezaugarri bat ilikidezia da, haiek berehala edo epe laburrera likido edo dirutan bihurtzeko zailtasuna alegia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, activo no corriente.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.