Lan-hizkuntza erakunde baten baitan barne eta kanpoko harremanak bideratzeko de facto edo ofizialki onartu eta ohikoan erabiltzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua de trabajo.

Aitzin-hizkuntza edo protohizkuntza hizkuntza edo hizkuntza familia batek jatorritzat duen antzinako hizkuntza da, horren eboluzioaz egungo hizkuntza ekarri duena. Adibidez, gaztelera, frantsesa, alemaniera, ingelesa, .... eta Europako hizkuntza gehienen aitzin-hizkuntza, ez ordea euskararena, protoindoeuropera da. Protohizkuntzak familia bereko hizkuntzak alderatuz eratzen dira, gehienetan hipotesi edo espekulazio bidez bada ere.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, protolengua.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.