Hizkuntza familia
Hizkuntza familia jatorritzat aitzin-hizkuntza edo antzinako hizkuntza bera duten hizkuntzen multzo bat da. Horren adibidea da hizkuntza erromantzeen familia, gaztelamiaz, frantsesa, italiera, errumaniera, katalana eta beste hainbat hizkuntza biltzen dituena, guztiek latina jatorri dutelarik; aldi berean, latina, greziera eta Europako hizkuntza gehienek, euskarak ezik, hizkuntza indoeuroparren familia osatzen dute.** Beste hizkuntzetan: **gaztelaniaz, familia lingüística.