Aita Apostolikoak


KategoriakErlijioa

Agian, apostolikoak XIX. mendean Espainian joera absolutista zuten politikoen adieran bilatzen ari zara.

Aita Apostolikoak edo, besterik gabe, Apostolikoak, kristau doktrina landu eta zabaldu egin zuten Apostoluen diszipulu edo jarraitzaileak izan ziren, Apostoluekin zuzenean ezagutu eta haiekiko harremanetan izan zirenak. Beraz, I. eta II. mendekoak dira denak. Horien idazkiak funtsezkoak dira kistautasunaren hasierako historia ulertzeko, haiek izan baiziren kristau doktrina finkatu zutenak.  Apostolikoen artean, Klementa I.a, Erromako gotzaina, Ignazio Antiokiakoa eta Polikarpo Esmirnakoa nabarmentzen dira. Autore anonimo batzuk ere badaude, hala nola Didache izeneko idazkia idatzi zuena, non kristau doktrina laburbiltzen den.

Ikus, gainera

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.