Fonetikan, tonua ahots-korden bibratze.frekuentzia da. Frekuentzia horretan, tonu baxuak eta altuak bereizten dira oinarrian, gero fonazioan zehar konbinatu daitezkeenak (aurrena altua, gero baxua) fono edo ahots-soinu desberdinak sortzeko.…
Fonetikan, ahots moldea, ahosmoldea edo artikulazio modua fono edo doinu bat, zehatzago kontsonante bat, ahoskatzerakoan soinu mota eragiten duten hainbat faktore biltzen dituen ezaugarria da: besteak beste, airea kanporatzean jartzen den traba mota (adibidez, soinuaren artikulazioaren une batean traba erabatekoa da, kontsonantea herskaria dela esaten da); eta soinua emititzeko erabiltzen den kanala -ahoa edo sudurra, alegia- (herskarien artean, leherkariak -ahokoak, alegia- eta sudurkariak bereiziko lirateke horren arabera). Ahoskunearekin batera, ahots-moldeak soinuaren artikulazioa definituko du.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, modo de articulación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.