Tonua (fonetika)
Fonetikan, tonua ahots-korden bibratze.frekuentzia da. Frekuentzia horretan, tonu baxuak eta altuak bereizten dira oinarrian, gero fonazioan zehar konbinatu daitezkeenak (aurrena altua, gero baxua) fono edo ahots-soinu desberdinak sortzeko. Hizkuntza batzuetan tonua bereizgarri garrantzitsua den arren (txineran, adibidez), esanahia ere aldatuz, beste batzuetan, euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez, ez du errelebantziarik esanahiaren aldetik.