Zapalkuntza gizatalde baten aurkako injustizia edo bidegabekeria da, indarreango sistema politiko-ekonomikoak sustatua. Bi ezaugarri berezi ditu, beraz, zapalkuntza: ez da inbididuala, kolektiboa baizik, kolektibo horren berezko izaera eta…

Ahizpatasuna edo sororitatea (ingelesez, sorority, sisterhood; frantsesez, sororité; gaztelaniaz, sororidad; latinezko soror hitzetik, euskaraz "ahizpa") 1970eko hamarkadatik feminismoaren baitan emakumeen aldeko elkartasun-teoriak eta praktikak izendatzeko erabili den terminoa da. Zehatzago, emakumeen arteko hitzarmena litzateke, helburutzat emakumeen jabekuntza duena, patriarkatuari aurre egiteko.1 Kate Millett estatubatuar feministak sortu zuen, emakumeen arteko ezterbintasun ekonomiko, arrazazko eta politikoak gainditu eta emakume guztiak gizarte-klasetzat hartzeko asmoarekin. 2 Batzuen arabera, emakumeen arteko zatiketak (bortizkeriak, gorrotoak, ezinikusiak) patriarkatutik ikasitako emaitza litzateke, arrak bereganatzeko emakumeen arteko liskarrak oinarrian, gizonen kasuan ez bezala fisikoa bainoago psikologikoa dena (adibidez, "gizendu zara, ezta?" eta gisako galderak).3 Hartara, ahizpatasuna joera horiek baztertu eta gutxiespen eta jazarpen egoerei elkarrekin aurre egiteko baliabidea litzateke. Lehenagotik, eta gaur egun ere bai, ingelesezko sorority terminoak unibertsitari emakumeek osaturiko talde eta elkarte sekretuak izendatzeko ere erabiltzen da, gizonezkoen fraternity edo anaitasunekin batera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.