Ahaide delizius huntan


KategoriakAbestiak

Ahaide delizius huntan Pierre Tope Etxahun (1786-1862) xiberotar bertsolariaren abestia da.

Hitzak

Ahaide delezius huntan bi berset gei tit khantatü
Ene bizitze mulde gaitza münd'orori deklaratü
Ihuri sos bat ebatsi gabe ez eskandalik txerkatü,
Hamar urtheren galeretan nahi ükhen naie sarthü.

Ebili nüzü kharriketan, ene bidaje handitan,
Amorioz nindaguelarik xarmangarrien huñetan,
Ixter-begiak zaudelarik eia nun sarthuren nintzan;
Bena haien ororen gatik, ni maitiaren lekhian.

Zelietako Jinko jauna, zütaz nüzü estonatzen,
Zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten,
Batak indarrik gabe, besteak zentzü gabe, bethi praube agitzen,
Mündü huntarik bestila baiko, han gira denak bardintzen.

Mündian ba-girade hanix malerus girenik,
Bena ihur ere ez etxekuak nik bezañ krüdel ükenik,
Areta amak bost efxetako primü nintzan sortürik,
Mündüz-Mündü igortzen naie, deüs nütinak idekirik.

Jinkuak madarike beza Gaztalondo Topetia,
Bai eta neskatila praubetan amorio ezartia!
Nik batetan ezari düdalakoz, izan niz desprimütia,
Egüzaitak egín zereitan ordeñiaren haustia.

Hazi behar nin phüntin lanin nintzan hasi,
Desprimüt nentzan lotsaz, nahiz aita trenderazi;
Osagarria, han khausitü nahiz, benin gal-erazi;
Bizipidia gal beldürrez, hura nian irabazi!

Ene aItak destinatia ükhen nian esposatü,
Erranik nel zeitadala primajia errendatü.
Ene maite fidel ezagütia horregati kitatü,
Eta beste maiterik zin bat ene phena-gei hartü.

Bi hilabetez egon niz presu, ene emaztia gati,
Hura xalantareki etxen; ni hañ nintzan jelosi!
Ber denboran anaiak defatuez prosesa jüjerazi,
Ene hünaren gozatü nahiz, ni kundena-erazi.

289 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.