Abertsioa (latinezko aversio hitzetik, "aldentzea", vertere, "jiratu" hitzetik) edo, zehatzago, zerbaitekiko abertsioa, zerbait horrek eragiten duen atzerakoa, higuina edo intolerantzia da, zerbait hori saihestuz jokatzera eramaten gaituena. Beste…
![](/static/gizapedia_logo-fd4ef4cca898a9e3206708bd0ef6d042.jpg)
Greba orokorra sektore ekonomiko guztietako langileriak edo gutxienez langile talde zabal batek lan-jarduera etetea da, guztientzako aldarrikapen sozialak planteatzeko. Horrela, greba orokorrak izaera politikoagoa du enpresa edo sektore ekonomiko jakin bateko langileek egindako lan-greba baino. Oro har, greba orokorrarekin batera protesta-ekintza masiboak egiten dira, hala nola manifestazioak, desobedientzia-ekintzak, okupazioak eta abar. Era berean, izaera matxinatzailea edo iraultzailea izan dezake, gobernua boteretik kentzeko edo ezarritako ordena politiko eta soziala iraultzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, huelga general.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.