Agustin Hiponakoa bizi izan zen garaian, manikeismoa kristautasunaren aurkari nagusia zen. Bi konfesio erlijiosoen artean dauden diferentzien artean, nabarmendu behar da manikeoek ongiaren nahiz gaizkiaren existentzia errealean sinesten zutela; eta bazirela, haien arabera, bi jainko ere: ongiaren jainkoa eta gaitzaren jainkoa. Horrela, manikeoen arabera, gaitzak izaera substantzialista zuen, benetan existitzen zen. Agustin Hiponakoa kristau filosofoak, gaztetan bera ere manikeoa izan zena, gaitzaren doktrina bat osatu behar izan zuen kristautasunak auzi horretan zuen jarrera edo ikuspegia indartzeko. Izan ere, kristautasunetik betiere, mundua Jainkoak, Jainkoa bat bakarra izanik, sortu bazuen, nolatan existitzen da gaitza? Horri buruz erantzun filosofiko eta, beraz, arrazional, bat emateko, Agustin Hiponakoak bi gaitz mota bereizi zituen: gaitz fisikoa eta gaitz morala. Gaitz fisikoa kreaturek gorputzean pairatzen dutena da, gorputzen ustelkortasuna jatorri duena, eta gaitz morala, gizakien jokabide okerra. Gaitz fisikoa justifikatu zuen kreaturak onak direla, baina ez direla guztiz onak, hala balitz jainkoaren pareko liratekeelako, eta horregatik ustelkorrak izan behar direla, nolabait munduaren ordena atxikitzeko. Gaitz morala, berriz, gizakiaren ardura da, Agustinen arabera, bere aukeramen askearen ondorioa, bekatua, eta beraz ezin zaio Jainkoari egotzi. Orokorrean, esan daitek Agustin Hiponakoak gaitza ongiaren gabezia eza gisa ulertzen duela, eta beraz egiazko substantzia edo existentzia ez duena, ongia baino ez dago munduan, eta hura ez den lekuan sortzen da gaitza.
Loturiko artikuluak
Gaizkiaren banalitatea (gaizkiaren hutsaltasuna, gaitz hutsala)Gaizkiaren (edo gaitzaren) banalitatea, gaizkiaren hutsaltasuna, gaizkiaren hutsalkeria edo gaitz hutsala Hannah Arendt filosofoak (1906-1975) naziek juduen esterminioa burutzean erakutsitako normaltasuna izendatzeko asmatutako esamoldea da. Terminoa Adolf Eichmann…
Agustín de Hipona: ideas ejemplaresEn la filosofía de Agustín de Hipona, las ideas ejemplares son los modelos de todas la cosas, su forma y razón principal, primordial, permanente e invariable, que han…
Agustin Hiponakoa: ideia eredugarriakAgustin Hiponakoaren filosofian, ideia eredugarriak gauza guztien ereduak edo arketipoak dira, haien forma eta arrazoi nagusi, iraunkor eta aldaezinak, adimen jainkotiarrean betidanik existitu eta existituko direnak, betierekoak beraz.…