Agur Xiberua


KategoriakAbestiak

Agur Xiberua euskal abesti herrikoia da, Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri koblakariak (1908-1979) konposaturikoa.

Hitzak

Agur Xiberua
Bazter güzietako xokhorik eijerrena
Agur sor lekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz tristerik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zü bezalakorik.

Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan kurajez betherik
Plaserez gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri

Agur Xiberua ...

Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gañ behera so-ginik betzait üdüritzen
Orhi gañen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriek khantatzen!

Agur Xiberua ...

Ametsa lagün nezak
Ni Atharratzerat
Ene azken egünen han iragaitera
Orhiko txoriaren khantüz behatzera
Pharka ditzan nik egin nigarrak
Hots xiberotarrak
aintzinian gora
Üskaldün bandera!

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.