Agresibitatea edo portaera agresiboa espezie bereko edo beste espezie bateko indibiduo bati eraso egiteko mehatxua eta ekintza da, segurtasuna edo etekina eskuratu nahian. Zehazte aldera, agresibitatea egoera batean portaera agresiboa garatzeko joera da. Erreakzio emozionala da, alde batetik, mekanismo psikofisiologikoen bitartez arriskua nabaritzen denean edo portaera agonistikoaren ondorioz aktibatzen dena; beste alde batetik, agresibitateak osagai kulturala ere badu gizakiarengan, finean agresibitatea interakzio sozial mota delako, non balioek, nahiek eta estatusak ere eragina duten. Moldaerazko eta ikaskuntzazko jokabidea ere bada: indibiduoak bere portaera agresiboa arrakastatsua izan dela sumatzen duenean, etorkizunean errepikatzeko joera izango du. Nortasuna eta buruko nahasmenduak agresibitatea eragiten duten beste faktoreak dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Moldaera sozialaMoldaera soziala (biologiako moldaera kontzeptutik, hedaduraz) pertsona edo gizatalde bat bere portaera aldatzeko prozesua da, arauak bete eta gizartean integratzeko helburuarekin. Bigarren mailako sozializaziorako mekanismoa da. Moldaera soziala eskatzen…
PortaeraPortaera izaki bizidunen ekintza guztien multzoa da, hala nola mugitzea, elikatzea, eta gizakien kasuan gainera gizakiei dagozkien ekintza eta ahalmenak, hala nola hitz egitea, lan egitea eta pertsonen arteko…
Portaera agonistikoaPortaera agonistikoa lehia, norgehiagoka, gatazka eta borrokarekin loturiko portaera da, agresibititatea eta erasoa eragiten dituena. Ohikoa da espezie bereko animalien artean baliabideen eta emeen kontrola ziurtatzeko, eta bide…