Agresibitatea (portaera agresiboa)


KategoriakPsikologia

Agresibitatea edo portaera agresiboa espezie bereko edo beste espezie bateko indibiduo bati eraso egiteko mehatxua eta ekintza da, segurtasuna edo etekina eskuratu nahian. Zehazte aldera, agresibitatea egoera batean portaera agresiboa garatzeko joera da. Erreakzio emozionala da, alde batetik, mekanismo psikofisiologikoen bitartez  arriskua nabaritzen denean edo portaera agonistikoaren ondorioz aktibatzen dena; beste alde batetik, agresibitateak osagai kulturala ere badu gizakiarengan, finean agresibitatea interakzio sozial mota delako, non balioek, nahiek eta estatusak ere eragina duten. Moldaerazko eta ikaskuntzazko jokabidea ere bada: indibiduoak bere portaera agresiboa arrakastatsua izan dela sumatzen duenean, etorkizunean errepikatzeko joera izango du. Nortasuna eta buruko nahasmenduak agresibitatea eragiten duten beste faktoreak dira.

Ikus, gainera

202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.