Agrarizazioa ekonomia batean nekazaritza eta abeltzaintza sektoreek garrantzi handiagoa hartzen duteneko prozesua da, beste sektoreen aldean. Gehienetan desindustrializazio prozesu baten ondorioz gertatu da, gerra baten ondorioz askotan, azpiegitura industrialek kalte handiak jaso eta nekazaritzara eta abeltzaintzara itzultzea beste irtenbiderik ez dagoenean ekonomia berpizteko (sektore horietara itzuli egiten denez, berragrarizazio terminoa ere erabiltzen da). Arlo horietan autarkia indartzea bilatzen denean ere garatu dira agrarizazio prozesuak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, agrarization; gaztelaniaz, agrarización.
Loturiko artikuluak
DesagrarizazioaDesagrarizazioa ekonomia batean nekazaritzak eta abeltzaintzak duten pisua galtzea da, industriaren eta zerbitzuen mesedetan, Barne Produktu Gordinera sektore haiek dakarten zatiaren eta enpleguaren jaitsieran islatzen dena. Desagrarizazioa nekazaritzaren…
AutarkiaAutarkia herrialde batek bertako ekonomia buruaskitasun edo autoaskitasunez garatzen dueneko egoera da, nazioarteko merkataritza- eta kapital-harremanik gabe eta barneko baliabide eta truke ekonomiko soilekin. Herrialde autarkiko batek ekonomia…
Ekonomia itxiak eta ekonomia irekiakEkonomia itxiak beste herriadeekin harreman ekonomikoak ez dituzten herrialdeak dira, inportatu eta esportatu gutxi edo bat ere ez egiten dutenak, eta beraz autarkikoak eta autosufiziente direnak. Ekonomia itxien adibide…