Ageriko gordailuak


KategoriakEnpresa

Ageriko gordailua edo ageriko aurrezki gordailua, batzuetan ageriko kontua ere deitua, partikular batek, kontuaren titularra deitzen denak, banku edo beste finantza entitatean kontratatu duen finantza produktua da, hari edo baimendutako beste pertsonei diru ezarpen edo sarrerak eta ateratzeak egiteko aukera ematen diena, sarrera eta irteeren arteko saldoa berehala berreskuratzeko berehalako eskubidearekin. Kontu korrontearen oso antzekoa da, baina ageriko kontuan ezin izaten dira txekeak erabili eta gehienetan ez dira baimentzen zorpekoak edo zenbaki gorriak. Beste diferentzia euskarri fisikoa da, ageriko kontuan libreta batean zehazten dira diru sarrera eta irteerak, baino kontu korrontean mugimenduak laburpen-orrian baino ezin dira ikusi.

Ageriko gordailuak bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu gehienetan, hala nola, erreziboen helbideratzeak, nominaren sarrera, transferentziak eta atxikitako kreditu edo zordunketa-txartelak. Saldoa berehala berreskuratu daitekeenez, euren errentagarritasuna nulua edo oso txikia izaten da; aitzitik, maiz komisioak kobratzen dira kontua eduki edo zerbitzu jakinak erabiltzeagatik.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, depósito a la vista, depósito de ahorro a la vista.

Ikus, gainera

257 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.