Agenda publikoa


KategoriakPolitika

Agenda publikoa gizartean kezka eragin eta instituzio politikoek konpontzeko lehenesten dituzten gaien multzoa da. Gizartearen arazo, gatazka eta bestelako gai problematiko eta ezbaidatsuak biltzen ditu (ikus, iritzi publikoa) eta esan liteke gizarte arazo eta gai horien sozializazioa eta instituzionalizazioa (ikus, esfera publikoa) bilatzen dituela, batzuetan mobilizazio sozialera ere helduz. Agenda publikoaren eratzaileak hedabideak, gizarte mugimenduak, zirkulu akademiko eta zientifikoak eta eragile politikoak dira orokorrean; agenda publikoa osatzeaz gainera, eragile guzti horiek agendaren garapenean eta kudeaketan ere hartu beharko lukete parte gizarte demokratiko batean, elkarrizketa eta kontsentsua landuz.

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.