Administrazio-antolaketa edo administrazio-antolamendua enpresa edo beste erakunde konplexu formal batek dituen baliabideak prestatu, ordenatu eta egituratzeko prozesua eta horren emaitza da, aurrez finkatutako helburuak modu eraginkorrean lortzeko. Administrazioaren beraren aurreko prozesu bat da; izan ere, administrazio-antolaketak, administrazioa bera baino lehen, bertan parte hartuko duten organo, atal eta sailen aldez aurreko diseinua eta konfigurazioa ezartzen ditu, hierarkiak eta erantzukizunak ezarriz, eta haren esku jartzen diren baliabideak finkatzen ditu, haien erabilera-irizpideak definituz. Maiz, administrazio publikoez mintzatuz aipatzen da, administrazio publikoaren antolamendua aipatzeko, organo eta sail desberdinetan, bakoitza bere eskumen bereziekin eta beste organoekiko harreman zehatzekin.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización administrativa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Administrazio-kontseiluaAdministrazio-kontseilua enpresa bateko zuzendaritza, kudeaketa, administrazio zuzentzen organo kolegiatua da. Organo exekutibo gorena da, bazkideen batzar nagusiak aukeratua eta horren akordioak betearaztea helburua ere baduena (ikus, gainera, administratzaileak…
Administrazio PublikoakAdministrazio Publikoak, batzuetan singularrean Administrazio Publikoa, edo besterik gabe Administrazioak edo Administrazioa ere deituak, estatuan botere exekutiboa duten eta nortasun juridikoa duten erakunde eta antolakuntzak dira, zerbitzu publikoak…
Administrazio zentralaAdministrazio zentrala estatuak jarduera edo eskumen-arlo jakin batean dituen erakunde eta organo kudeatzaile eta exekutibo nagusi eta gorenen multzoa da, bereziki delako arloa deszentralizaturik dagoen kasuetan. Adibide gisa,…