Merkataritza-sozietate batean eta hedaduraz enpresan, administratzaileak enpresa egunerokoan kudeatu eta administratu egiten dutenak dira, bazkideek hartutako erabakiak beteaz. Gainera, sozietatearen ordezkaritza dute eta bazkideen eta hartzekodunen aurrean haien jardueran egindako ekintzen ardura dute, legearen edo estatutuen aurkakoak direnean. Sozietate anonimo kotizatuen kasuan, ordea, administratzailearen ordez, administrazio-kontseilu izeneko organo kolegiatua eratu behar da.
Loturiko artikuluak
Merkataritza-funtsaMerkataritza-funtsa edo merkataritza-fondoa negozio bat eskuratzean zehatz identifikatu ezin daitezkeen ibligetu ukiezinaren elementuak dira, hala nola bezeria, merkatu-kuota, marka-irudia, salmenta-sarea eta giza kapitala. Horren balorazioa negozioaren eskuratze-prezioari identifikagarria…
Merkataritza sozietateakMerkataritza-sozietatea irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, pertsona juridikoa alegia, betiere legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu…
Ekonomia mistoko sozietateakEkonomia mistoko sozietateak, batzuetan besterik gabe sozietate mistoak deituak, zerbitzu publiko bat (zaborren bilketa, osasun zerbitzuak, garraio publikoko zerbitzuak, ...) eskaintzeko kapital sozial pribatua eta publikoa bateratzen dituzten…