Platon filosofoak kosmosa osatzen duten gauza guztiak ordenaturik daudela esplikatzeko, adimen ordenatzaile bat egon behar dela baieztatu zuen, demiurgo izenekoa. Kontzeptu ez zen berria antzinako greziar filosofian, Anaxagorasek…
Adimen anitzak edo adimen anitzen teoria Howard Gardner estatubatuar psikologoak 1983an proposaturiko adimenari buruzko teoria da. Horren arabera, adimena ez da gaitasun kognitiboen multzo bakar eta uniformea, beraien artean loturik dauden ahalmen autonomoen sare bat baizik. Ebatzi beharreko problemaren arabera, ahalmen mota ezberdinak aktibatzen dira, burmuineko leku ezberdinetan kokatuak. Gardner-ek adimen ahalmen hauek bereizi ditu: hizkuntzazkoa, musikala, logiko-matematikoa, gorputzarekin loturikoa, intrapertsonala (nork bere burua ezagutu eta zuzentzeko ahalmena), interpertsonala eta naturalista (ingurumen naturala ezagutu eta horretara egokitzeko ahalmena). 2007 plazaratu zuen Five Mind for the Future lanean berriz, adimen diziplinatua, adimen sintetikoa, adimen sortzailea, begirunezko adimena eta adimen etikoa bereizi zituen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.