Kultu askatasuna, batzuetan erlijio-askatasuna ere deitua, pertsona edo talde batek euren erlijio sinesmen propioak garatu, bizi eta praktikatzeko eskubidea da, horregatik diskriminatua edo jazartua izan gabe. Aldi berean, Jainkoarekin…

Definizioa eta kontzeptua
Adierazpen-askatasuna pertsonek indibidualki eta kolektiboki ideiak, iritziak eta lan intelektualak sortu, komunikatu eta zabaltzeko eskubidea da, ahoz, idatziz edo segurtasunaren aurkakoa ez den beste edozein bitarteko erabiliz. Adierazpen askatasunak baditu bere mugak, ordea: beste pertsona, kolektibo eta instituzioen askatasunaren, segurtasunaren eta duintasunaren aurkakoak diren mezuak (difamazioa, irainak, pornografia, indarkeriarako deiak, ...) adierazpen-askatasunaren babestetik kanpo geratzen dira, adierazpen-askatasunak beste pertsonen eskubideak urratzen baititu kasu horietan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, freedom of speech; gaztelaniaz, libertad de expresión.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.