Adierazgarritasuna edo esangura (estatistika)


KategoriakEstatistika

Proba estatistikoetan, adierazgarritasun estatistikoak edo esangura estatistikoak (ingelesez, statistical significance) datuetatik kalkulatutako neurri estatistiko baten balioak populazio bati buruz zerbait baieztatzeko aski edo esanguratsua den adierazten du. Adierazgarritasuna p balioaren bitartez kalkulatzen da, adierazgarritasun mailarekin alderaturik:  p-balioa aurrez zehazturiko adierazgarritasun-maila baino txikiagoa edo berdina bada, estatistikoaren emaitza estatistikoki adierazgarria izango da; eta bestela, ez. Adibidez, jasotako gizon eta emakumeen arteko batez besteko notaren diferentzia 2 puntukoa izanik, diferentzia hori populazio osoko gizonen eta emakumeen notak ziurtasun jakin baterako batez beste ezberdinak direla baieztatzeko nahikoa bada, diferentzia estatistikoki adierazgarria dela esango da. Horretarako, diferentzia hori 2 edo handiagoa izateko probabilitatea (p-balioa) kalkulatzen da: aski txikia bada (adierazgarritasun-maila baino txikiagoa), bi sexuak ezberdinak direla ondorioztatuko da.

Ikus, gainera

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.