Iritsi ez den mailara iritsi dela uste duen pertsona gaitzesteko atsotitza.
A zer gaupasa! Migel Angel Mintegi Larraza idazleak (Ataun, 1949- ) 2000 urtean plazaraturiko eleberria da.
I kapitulua
Sei laguneko koadrila bat festak hastear dauden kostaldeko herri batera heltzen dira eguerdian, motxilarekin egun batzuk elkarrekin pasatzeko asmoarekin. Trenez heltzen dira, beste gazte askorekin batera. Ikasurtea bukatu berria dago, eta alai eta festarako gogoarekin.
Sei lagunak hiru neska eta hiru mutil dira: Maider eta Iñaki, bikotea egiten dutenak; Leire eta Josu, erdi bikote edo direnak; eta Miren eta Igor, azken hau narratzailea dena. Igor gustatuta dago Mirenekin, kimika badago bien artean, baino oraingoz ez dago ezer beraien artean. Narratzaileak espero du festa horietan bion artean zerbait gertatzea. Miren beltzarana eta azal zurikoa da, eta Igor liluratuta dago berarekin.
Pare bat kilometrora dagoen kanpinera abiatzen dira. Gauzak han utzi, eta lehenengo gaupasa egingo dute. Leirek kanpinera heltzeko autoestopa egin behar duela dio, baina sei dira eta denak batera ezingo dira joan auto bakarrean. Hala ere, Leirek autoestopa egingo duela dio, besteek elkarrekin egoteko etorri direla esan arren. Josu haserretzen da bereziki. Leire beti dabil gainera Josurekin jolasten: seduzitu egiten du eta azkenean gogoarekin uzten du beti.
Azkenean, auto bat gelditu eta Leire hartzen dute bakarrik. Makarra batzuk dira, musika altuarekin, eta ziztu bizian abiatzen dira Leire hartuta, lagunak haserre utziz. Kanpinera heltzen direnean, hortxe dago Leire auto hiru mutilekin, erretzen eta zerbetzak edaten. Ondotik pasa eta beraiekin gero elkartuko dela esaten die Leirek. Lagunei ez zaizkie mutil horiek gustatzen, oso nabarmenak dira, barre algaraka daude denbora guztian. Leire itzultzen denean, mutil jatorrak direla dio, baina Josuk harroputz galantak besterik ez direla dio. Leirek berriz inbidiatan dagoela erantzuten dio zakar. Azkenean, kanpinean izena eman, hango igerilekura joan, afaldu eta herrira abiatzen dira, festetara, beste gazte pila batekin batera.
II kapitulua
Lagunak herriko hondartza ingurura hurbiltzen dira. Han hastekoa da, ordu pare bat barru, kontzertu itzel bat. Bitartean inguruko tabernetara hurbiltzen dira. Han Leirek autoestopeko mutilak ikusten ditu, eta haiengana doa. Bereziki autoestopean gidatu egiten zuen ilekizkurra gustatzen zaio. Leire lagunengana itzuli, eta ligatu nahi duela esaten die lagunei. Miren eta Maider berarekin eztabaidan hasten dira, ligatzea dela eta, herrira elkarrekin ibiltzeko etorri direla eta. Dirudunak dira itxuraz gazte horiek, diru asmo manejatzen dutelako. Sei lagunak berriz, sos gutxirekin dabiltza.
Gazte giro aparta dago kale estuetan, eta Leirek ilekizkurra ikusten du berriz ere. Hura eztabaidan dago beste batzuekin, eta Leirek keinuak egin arren, ez dio kasurik egiten. Kalea iluna da, eta jendez gainezka dago. Azkenean Leire harengana doa, lagunek ez joateko ohartarazi arren. Ilezkizkurra ate batetik sartu eta Leire atzetik sartzen da. Lagunak haserre daude, Leire beti umekeriak egiten ibiltzen da eta. Denbora pasatzen da, eta Leire ez da ateratzen. Bere bila hasten dira kaleko tabernetan, ez dakite eta justu zein tabernatan sartu den. Lehenengo taberna zerritegi bat dirudi, jendea mozkor, erretzen, droga hartzen. Leireren arrastorik ez, eta bigarrenera sartzen dira, lehenengoa baino are eta okerragoa. Han ere ez dago. Eta azken bietan ezta ere. Ez dakite zer egin Leire bilatzeko. Zer gertatu ote zaio? Agian, beraien zain dago kontzertu gunean. Kontzertua ez da hasi, soinua prestatzen ari dira oraindik, baino harantz doaz, eta erabakitzen dute banatzea: Maider eta Iñaki, eta Josu, kontzertuan geratuko dira, Leire bilatzeko. Miren eta Igor herrian ibiliko dira lagunaren bila. Ordubetera geratzen dira, kontzertu-tokian.
III kapitulua
Miren eta Igor herrirantz abiatzen dira Leireren bila, etsirik festa plana zapuztu zaielako, baino gehienbat kezkaturik Leireri zer gertatu oter zaion. Pentsatzen dute benetan pena merezi ote duen halako neska txoriburu baten bila aritzeak; baino laster egiten dute Leire alde biek, horrelakoa izanda ere, laguna delako, herritik kanpo daudelako eta seinale guztiak kezkagarriak direlako. Beldur dira baita ere Leireri ezer gertatu ezkero, etxean gurasoek nolako erreakzioa izango duten. Esperantza galdu gabe, bila jarraitu eta kanpineko sarrerako zaintzailearekin egiten dute topo. Egoera zein den kontatzen diote, eta gizonak esaten die kontuz ibili beharra dagoela, droga asko dabilela herrian, eta kanpinean ikusi zituenean susmo txarra hartu ziela. Gizona agurtu eta Leire desagertu zen kaleko lehenengo tabernara sartzen dira. Mutil gazte bat dago sarreran, ea zeruko hautsaren bila datozen galdezka. Miren beldurtu egiten da eta eskua estutzen dio Igorri. Aurrerago itxura negargarria duen gazte batek gelditzeko esaten die, ongi pentsatzeko aurrez nora sartzera doazen, zeruaren bila datozela asko, eta laster infernuan bukatzen dutela, droga halakoxea da eta, hasieran bai gozoa, baino gero amildegira eramaten duela jendea, berari gertatu zaion bezalaxe. Gaztea agurtu, eta tabernara sartu ondoren, ilekizkurraren taldean zeuden bi gazte ikusten dute tabernatik presaka ateratzen. Leiretaz galdetzen diote, eta jiratu egiten dira. Mehatxatu egiten dituzte, eta neska "muturluze" horren berri biharamunean izango dutela ohartarazten die, labana baten mehatxupean. Eta haien atzetik ez ibiltzeko inondik inora. Guztiz beldurturik daude. Mutil horiek alde egin eta berehala, Josu agertzen zaie. Eta haren atzetik beste bi mutil, bat betaurrekoekin eta bestea bizarrarekin, eta ea arazoren bat dagoen galdetzen diete. Berehala alde egin ordea, eta Igorrek gertatutakoa kontatzen dio Josuri. Josuk kontatzen die atzetik etorri diren bi tipo horiek droga trafikatzaileak direla bere ustez. Eta gainera Leire autoestopean hartu zuten gazteen automobila ikusi duela. Elkarrekin abiatzen dira, Maider eta Iñakirekin elkartzeko.
IV kapitulua
Lagun guztiak elkartzen dira kontzertu gunearen inguruan, Leire ezinik noski. Teloneroak ari dira jotzen, eta jendea zoratzen dago. Beraiek ez daude ordea gozamenerako. Isilik daude, kezkaturik. Maiderrek dio Josuren atzetik agertu ziren bi mutil horiek seguru asko ertzainak izango zirela. Beldur dira ertzainek mutil horiek harrapatuko ote dituzten, Leirerekin batera. Herrian sekulako esamesak sortuko ziren, Leireri eta baota beraiei buruz ere. Beraz, Leire bilatzea beste irtenbiderik ez dute. Josu eta Igor dira joatekoak haren bila, baino Miren ere tematzen da joateko. Iñaki eta Maider kontzertuan geratuko dira, ahal den neurrian ondo pasatzeko. Mutilen autoa dagoen aparkalekura iristerako, talde nagusiaren lehen doinuak aditzen dituzte. Mirenek eskua estutzen dio Igorri. Ezkutuan eta isilpena doaz automobila dagoen tokira. Eta han inguruan, mutil bat jipoitzen ari direla ikusten dute. Baino zelatan dagoen besteren batek txistu egin, eta gaizkileek mutila utzi eta ihes egiten dute. Jipotu duten mutilarengana hurbiltzen dira lagunak, eta mutilak ez die ezer kontatu nahi, lagunak poliziak direla uste duelako. Azkenean ordea kontatzen die mutil horiekin zorrak zituela, eta horregatik jipoitu dutela. Bat batean, auto baten hotsa aditu, mutil makarra horiena seguru asko, eta korrika ateratzen dira haren atzetik, haien atzetik joatea baita Leire aurkitzeko modu bakarra. Autoa argiak piztu gabe doa eta ia ia motorzale bat harrapatzen du. Motorzalea lurrean erorita geratzen da, minik hartu gabe, eta autoak bazterra jo arren, aurrera egitea lortzen du. Igorrek motorra hartzea proposatzen du autoaren atzetik joateko, Mirenek atzetik heldu eta motorrera igotzen da Igorrekin batera, motorzalearen haserre biziarekin. Igorrek Josurekin geratzeko esaten dio, baino neska adoretsua da eta aurrera jarraitzeko esaten dio. Makarren atzetik abiatzen dira, eta errepidera ateratzerakoan, ustez ertzainak diren bi mutilak ikusten dituzte auto batera sartzen.
V kapitulua
Lehen autoa herria inguratzen doa, oso azkar. Miren eta Igor atzetik dabiltza, ziztu bizian. Azkenean auzo ziztrin eta zikin batera sartzen dira. Mutilak galdu egin dituzte, baina garbi dago auzo horretan kontu zikinetan arituko direla. Azkenean, motorrez auzoko kaleak zeharkatu ondoren, mutilen autoa aurkitu egiten dute, baina hutsik. Hortik gertu, plazatxo bat dago, eta gazte batzuk ikusten dira. Hortik gutxira, autoko bi mutilak etortzen ikusten dituzte, zeinekin eta mutil ilekixkurrarekin. Eta orduan tabernan mehatxatu zituen mutilarekin egiten dute topo. Mutil horrek mehatxatu egiten ditu berriz, eta orain benetan, labana ateratzen baitu berehala eta labankada ematen dio Igorri, baina Igorrek saihestu egiten du. Mirenek botatzen dio eskuetara, labana eskuetatik eroriaraziz eta orduan Igorrek unea aprobetxatzen du sekulako ukabilkada emateko sudurrean. Azkar konturatzen da Igor borroka horretan ez dela irabazten aterako eta korrika abiatzen da Mirenekin. Plazarantz abiatzen dira instintiboki, jendea dagoen lekura, baina berehala mutilen autoa ikusten dute beraienganantz ziztu bizian eta espaloi gainean. Autoak harrapatu baino lehen, Igorrek portal bateko atea irekitzea lortu eta azken pisuraino doaz, teilatura igo nahi dute, baina horretarako eskailera bat beharko lukete. Iksratuta daude. Kinka larri horretan, Mirenek, malkotan, maitasuna aitortzen dio Igorri, eta Igorrek ere bera maite duela esaten dio. Besarkatu eta musukatu egiten dira. Igorrek etsaiei aurre egiteko kemena berreskuratzen du. Pentsatzen dute bizilagunen bati deitzea, baina badakite auzo horretan inor ez dela besteen aferetan sartzen. Poliki abiatzen dira behera, eta kalean ez dute inor ikusten. Autoak alde egin du, eta paretan utzi zituen arrastoak bakarrik ikusten dira. Ez dakite zer egin, Leireren arratorik ez dute, eta azkenean auzoko plaza txikiratz doaz,, non jendea ikutsen den taberna giroan. Hara iritsi baino lehen, herriko taberna batean aurkitu zuten mutil drogazalearekin topatzen dira. Mutilak berriz ere infernuaren bila ote dabiltzan esaten die, eta knotuz ibiltzeko deabruaren morroiekin. Laster, plaza aldetik, mutil bat odoletan eta urradurekin ikusten dute etortzen, balantzaka. Jipoitu egin dute, balantzaka doa, Leire harrapaturik duten mutilek, ustez. Drogazaleak infernuko zorrak horrela kitatzen direla ohartarazten die. Leireri eta mutil horiei buruzko informazioa eskatzen diote, baina hark erantzuten die ezin duela, ez baitu arazorik eduki nahi deabruaren morroiekin. Ertzainen autoaren ulu urrutikoak aditzen dituzte. Hobe dute alde egitea lehenbailehen. Drogazaleari berriz ere zerbait esateko erregutzen diote, eta azkenean esaten die hiru bat kilometrora, errepide nagusitik eta baserri batzuetatik gertu etxe bat ikusiko dutela, hara joan ziren mutilak, euren nagusiekin biltzera. Mirenek eta Igorrek hara joatea erabakitzen dute.
VI kapitulua
Motorrean abiatzen dira. Autobidera sartzean, ertzainen kontrol bateko argiak ikusten dituzte. Larritu egiten da Igor, eta ertzainen seinaleei kasu egiten die, moteldu egiten du abiadura, baina haien parera iristean azeleratu eta alde egiten du. Ertzainak atzetik abiatzen dira. Autobidetik laster harrapatuko dituzte, eta beraz alboko mendiko bide batetik sartzen da Igor. Zulo asko ditu bideak eta laster motoak salto egin eta zilipurdika ateratzen dira biak, pinudi batera. Onik daude, ertzainak atzetik dituzte eta horien konbertsazioa ere aditzen dute. Ertzainek alde egitea erabakitzen dute, laster argitu eta lan txanda bukatuko zaielako. Igorrek eta Mirenek bidean aurrera egitea erabakitzen dute, eta hara non laster bilatzen duten etxea aurkitzen duten. Isilka hurbiltzen dira, baina ez dakite zer egin hortik aurrera. Argitzen ari du, Berehala etxe aurrean dagoen doberman txakur baten zaunka aditzen dute eta laster gizon heldu bat ateratzen da. Ingurua aztertu eta etxera sartzen da berriz. Miren eta Igor kezkaturik daude. Itxaron egiten dute. Argitzen duenean, atzean dobermanaren orroa aditzen dute. Txakurrarekin batera etxe aureko gizona eta igor labanaz eraso duen mutila. Harrapatu dituzte, beraz. Burla egiten diete biek Igorri eta Mireni, batez ere Mireni buruz neska ederra dela eta esanez. Txorakeriarik ez egiteko ohartarazten diete biei, eta etxera eramaten dituzte.
VII kapitulua
Etxera sartu eta han ustez buruzagia den gizona dago, diru pila baten aurrean. Tabako kirats itogarria dago. Mutil gaizkileak orain labanarekin hutsik ez duela egingo esaten die. Eta txakurzaleak Mirenekin denbora tarte batean egon nahi duela, lizunki. Buruzagia ados dago, baina etxetik urrun egiteko. Aurrena dirua kontatu behar dutela eta, etxe ondoko txabola batera eramaten dituzte. Han Leirerekin topatzen dira. Leire izuturik dago eta hasiera batean ez ditu ezagutzen. Gaizkileak direlakoan, ez duela ezer esango besterik ez du esaten. Mirenek laster lasaitu egiten du, maitekiro, hortik laster aterako direla eta. Leirek kontatzen die iluzkizkurraren atzetik joan eta gazte batzuekin eztabaida bizian ikusi zuela, deoga kontuak zirela eta. Leirek egin zezakeen salaketaz kezkaturik, berarekin eraman zuen. Ez dio ezer egin, mehatxatu bakarrik. Autoaren maleteroan sarturik egon da, auzo ziztrinean, eta autoa Miren eta Igorren aurka oldartu zutenean ere hor zegoen. Gertatuaren kontakizuna bukatu ondoren, errealitatera itzuli eta kondenatuta ikusten dituzte euren buruak, ihesbiderik gabe, gaizkileen eskuetan. Bat batean sirena hotsak aditzen dituzte, ertzainen autoak dira, arrapaladan srtu eta etxe inguratzen dutenak. Neska mutilak libre ikusten dria, baina larri daude, ertzainei azalpenak eskatu eta gurasoak jakinaren gainean jarriko dituztelako. Errenditzeko esaten diete dorga trafikatzaileei megafoniatik, txakurra zaunka hasi eta tiro batez akabatzen dute. Halako batean, norbait txabolako atea zabaltzen ari dela dakusate. Josu da! Haien atzetik joateko esaten die lagunei. Arrastaka doaz kanpora, ertzainek ez ikusteko, eta basora sartzen dira isilka. Korrika hasten dria, ertzainen batentxilibitu baten hotsa aditzen sute, baina hala ere ez dira gelditzen, errekara jaitsi, zeharkatu, busti, baina azkenean libre daude.
VIII kapitulua
Eguzkia dago ja zeruan. Josu (Leirerekin maiteminduta zegoena) serio dago, baino hala ere hasten da kontatzen nola iritsi den trafikotzaileen etxera. Aparkalekuan jipoitzen ari ziren mutilari mihia askatu eta lortu zuen hark esatea non zuten trafikatzaileek egoitza. Taxi bat hartu zuen baserri ingururaino, etxea aurkitu eta txabolara Igor eta Miren nola sartzen ari ziren ikusi zuen. Gero ertzainak etorri dira, tartean mutil bizarduan eta betaurrekoduna, taberna inguruan zebiltzan ertzain sekretuak. Josuk hori dena kontatu eta berehala zarata entzun eta norbait ikusten dute gerturatzen, galduta antzean. Mutil ilekixkurra da! Atzera begiratzen du etengabe. Nonbait ihes egitea lortu du. Igor eta Josu haren aurka oldartu eta lurrera jausten dira hirurak. Ilezkizkurrak zer nahi duten galdetzen die, ez diola Leireri ezer egin. Leirek hori nola san dezakeen esaten du. Dirua eskaintzen die neska mutilei, baina diru zikinik ez dutela nahi esaten diote garbi. Azkenean, mutila biluztu, zuhaitz batera lotu eta ertzainei deitzea erabakitzen dute, non dagoen esanez. Biraoka eta mehatxuka hasten da mutila. Alde egin, eta baserritar batek kanpinera azkar iristeko bide bat erakusten die, harrituta gazte batzuk ordu eta paraje horietan ikusita. Leher eginda iristen dira kanpinera. Maider eta Iñakirekin topatzen dira. Mirenek ertzainei deitzen die ilekizkurra non dagoen berri emateko. Lo egiten dute eguerdira arte. Jaiki eta Josu serio dago oraindik, erabaki du ja ez dela iango Leireren jostailua. Herrira joatea erabakitzen dute, ogitartekoak jan eta taberna giroan ibiltzeko. Harrerako mutilari gauean ederki pasa dutela kontatzen diote. Eta hark berriz gau beroa izan dela, droga trafikatzaile banda atxilotu dutelako herri ondoko etxe batean, eta beste bat zuhaitz bati lotuta. Droga eta diu asko atzeman diete. Igor ez jakitearena egiten du eta agurtu egiten dira. Igorrek gutxienez ez du bolada luzean herrira itzultzeko asmorik!
AMAIERA
Pertsonaiak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.