Autoestopa errepide bazterrean, besoa horizontalean eta behatz lodia luzatuz, igarotzen diren auto, kamioi eta bestelako ibilgailuei gelditu eta ibilgailua doan norabidean musutruk eramateko eskatzen duen pertsonaren jarduera da. XX. mendera arte jarduera arrunt samarra izan da mundu osoan, baina geroztik gainbeheran dago, bereziki ibilgailua partekatzeko plataforma digitalen, garraio publikoaren zabalkuntzaren eta orokorrean ibilgailuen demokratizazioaren ondorioz.
XX. mendean zehar ordea, maiz baliatutako bidaia-modua izan da. Pobre eta diru askorik gabe bizi eta bidaiatzen dutenen baliabidea izan da, eta baita mundua eta jendea ezagutzeko modu erromantikoa. Hain zuzen, autoestopa abentura dela esan daiteke, autoestopistak ez dakielako norekin eta nola helduko den bere helmugara, ezta iritsiko den ere. Nolabait esateko, autoestopistak bere burua munduaren eskuetan abandonatzen duela esan daiteke.
Bada jendea munduaren bira autoestopez egin duena, hala nola André Brugiroux 1955-1973 bitartean. Fikzioan maiz jasotako jarduera izan da, hala nola John Steinbeck-en Suminaren mahatsak eleberrian eta Forrest Gump filmean.
Loturiko artikuluak
Kosmogonia (sorrera mitoa)Kosmogonia, batzuetan sorrera mitoa ere deitua, unibertsoaren eta munduaren sorrerari buruzko kondaira mitologikoa da. Loturiko kontzeptuak dira teogonia (jainkoen sorrera) eta antropogonia (gizakiaren sorrera). Ikus, gainera Mito fundatzailea Kosmologia, unibertsoaren…
FetitxeaAntropologian eta etnologian, fetitxea gizatalde batean erabiltzen den objektu magikoa da, gizakiak egin eta landutakoa, naturaz gaindiko ahalmena duena eta izpirituekin komunikatzeko bitartekari moduan erabiltzen dena. Terminoa portugalerazko feitiço…
Antropologia (definizioa)Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek…