Espainiako historian, 1834ko Errege Estatutua urte horretan Maria Cristina erregordeak plazaratu eta indarrean jarri zuen erresumako lege nagusia izan zen, gutun aitortu gisa, estatuko erakunde nagusien eraketa eta funtzionamendua ezartzen zituena. Horren ezaugarri nagusia izan zen monarkiari estatu mailako erabakiak hartzeko ematen zion kontrol eta botere absolutua.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Estatuto Real de 1834.
Loturiko artikuluak
Baionako Konstituzioa (Baionako Estatutua)Baionako Konstituzioa edo Baionako Estatutua Napoleon Bonapartek, Espainia Carlos IV.arengandik Baionako abdikazioen bitartez bereganatu ondoren, 1808 urtean Espainiarako ezarri zuen gutun aitortu gisako konstituzioa izan zen, ideologia liberalekoa,…
Autonomia estatutuaAutonomia-estatutua herrialde baten baitan komunitate edo eskualde bat estatuak subjektu politiko gisa aitortu eta hark bere burua gobernatzeko ezartzen den arau gorena da, komunitateari dagozkion eskumen edo konpetentzia…
Gutun aitortuaGutun aitortua edo emandako gutuna monarka batek bere aginte absolutuan oinarrituta plazaratzen duen agiri solemnea da, haren erabakiz eta prozedura demokratiko oro baztertuz gorte eta estatuko beste erakunde…