Zuzeneko salmenta, zuzeneko kanala edop kanal propioa ere deitua, enpresak bere produktu edo zerbitzuak bezeroari zuzenean eskaini eta saltzen dizkionean gertatzen da, inongo bitartekaririk gabe eta salmenta-indarra (saltzaileak) baliatuz. Zuzeneko salmenta aurrez aurre, presentzialki alegia, telefonoz zein online gerta daiteke eta bereziki egokia da prezio altuko produktuetan eta produktu esklusibo eta pertsonalizatuetan. Eragozpen gisa, ez du ahalbidetzen kontsumitzaile talde handi batera iristea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, direct selling; gaztelaniaz, venta directa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Banaketa-kanala (salmenta-kanala)Banaketa-kanala, banakuntza-kanala edo salmenta-kanala merkaturatzen den produktua edo zerbitzua ekoizlearengandik kontsumitzailearengana helarazteko prozesuan (ikus, banaketa enpresan) parte hartzen duten pertsona, enpresa eta bitartekoen multzoa da. Banaketa-kanalen tipologia zabala…
Salmenta-indarraSalmenta-indarra enpresa batek bere produktu edo zerbitzuak saltzeko eskura dituen pertsona eta baliabide materialek osatzen dute. Funtsezko elementua da marketin-mixean: produktuari buruz, produktua kontsumitzailearen beharretara egokitzen lagundu dezake;…
TeledendaTeledenda produktuak eta zerbitzuen publizitatea edo erakustaldiak egiteko erabiltzen diren telebista saio eta kateak dira, produktu horiek zuzenean erosteko aukera ematen dutenak (ikus, zuzeneko salmenta), telefono zenbaki edo…