Zuzenbide positiboa, lege edo arau juridiko gisa adierazi eta gauzatzen den zuzenbidea da, zuzenbide naturalari kontrajarrita, pertsonengandik at dauden printzipio etiko edo moraletan oinarritzen dena. Horrela, zuzenbide positiboa arau objektibo eta zehatzen multzoa da, hau da, arau positiboen multzoa, komunitate batek gizartean bizitzeko ezarri dituen arauak. Legelari askoren iritziz, iuspositibismo edo positibismo juridiko deitzen den korrontearen baitan bilduak, zuzenbide positiboa da aplikatu daitekeen bakarra, legegileak jaulki duen bakarra baita.
Loturiko artikuluak
PandektistikaPandektistika (latinezko pandectas hitzetik, Justiniano enperadoreak VI. mendean garatu zuen erromatar jurisprudentziaren bilduma) XIX. mendean Alemanian garatutako zuzenbideko eskola da, Erromatar Zuzenbidea printzipio juridikoak osatzeko oinarri gisa hartu…
IusnaturalismoaIusnaturalismoa zuzenbideko lege positiboak zuzenbide naturaletik eratortzen direla eta eratorri behar direla baieztatzen filosofia juridikoa da. Iusnaturalisten arabera, zuzenbidearen muina, funtsa eta iturri nagusia zuzenbide naturala da eta…
Zuzenbide positiboa eta zuzenbide naturalaZuzenbide positiboak finkatu, zehaztuta eta indarrean dauden arau juridikoen multzoa da, Estatuak xedatzen dituen lege, dekretu eta erabakiek osatutakoa. Hala eta guztiz ere, gizakiari eta gizarteari buruz badaude…