Zazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…
Zutabe salomonikoa edo Salomonen zutabea fustean zehar forma helikoidala edo bihurria duen zutabea da. Gian Lorenzo Berninik XVII. mendearen hasieran Erromako San Pedro Basilikan egindako lanaren ondoren zabaldu ziren bereziki, estilo barrokoarekin loturik, eta handik Espainiako eta Latinamerikako tenpluetara zabaldu zen. Zutabe salomonikoen beste ezaugarri bat fustean zehar agertzen den apaindura begetala da, maiz mahatsondoak irudikatuz. Hala ere, Antzinako Erromatik eraikitzen den zutabe mota da: adibidez Marko Aurelioren zutabean eta Trajanoren foroko zutabeetan gora helizea doa, bere ibilbidean enperadoreen gudak eta beste gertakari historikoak irudikatuz behe erliebean. Salomonen Tenpluko zutabeak horrelakoak zirela sinetsita eman zitzaien izen hori.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.