Bilbotik oso gertu, Arnotegi eta Pagasarri mendiak banatzen dituen harana eta harana zeharkatzen duen erreka. Hirigunetik gertu izan arren, inguruetan geratzen den naturgune ukitugabe bakanetakoa da.
Zozomikoteak, Euskal Herriko toki batzuetako kondaira baten arabera, martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran izaten den eguraldi gaiztoko egunak dira, orokorrean bost egun bi hilabetetan banatuta. Kondaira meteorologiarekin loturik izan arren, moralizatzailea ere bada, neguaren amaieran izan daitekeen eguraldi oneko bolada ikusita udaberria iritsi delako ustearen aurka ohartarazteaz gainera, eguraldi kontuetan eta baita orokorrean ere, zuhurtziaz eta harrokeriarik gabe jokatzea aholkatzen duena.
Kondairaren arabera, artzain batek esker txarreko izan eta iseka egin zion martxoari, hilabete amaierara arte eguraldi goxoa egin zuelako (Martxo, martxo; ez aiz ganadu ederra izan, baino nere ardi txarrenak errez
egiten ziok errekari salto). Martxoa irainduta sentitu eta mendeku gisa, eguraldi txarra egin zuen bere azken egunetan, baita apirilari eskatu zizkion egun batzuetan ere (Ekaizkiak bi egun da erdi). Euriteak erreka gainezka egin eta artzainaren ardiak eraman zituen. Aharia bakarrik salbatu zen, baina artzainak bizkarrean hartu zuenean, ahariak kolpe batez begia atera zion, eta artzainak, etsirik, aharia ere utzi egiten du, errekak eraman dezan.
Beste tokiren batean, kondaira aldatu egiten da. Laurgainen, adibidez, zezenaren marruak isilarazteko eragiten du martxoak eguraldi txarra.
Kondairaren islada da atsotizen bat ere: Zozomikote egunak, tristeak eta ilunak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.