Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Zorion perfektua Anjel Lertxundik (Orio, 1948) 2002an plazaraturiko eleberria da, lehen pertsonan idatzitakoa eta Euskal Herrian kokatua. Protagonista 16 urteko neska gaztea da, pianojolea. Etxerako bidean itxura guztien arabera ETAk egindakoa den hilketa baten lekuko zuzena da, eta etxean, institutuan eta kalean bizipen pertsonal asaldagarriak izango ditu horren ondorioz. Atentatu lekuan kazetari batek atera eta gero egunkarian argitaratuko den argazkiaren ondorioz ere, harrapatatuta sentituko da poliziaren; gizarteari, bizitzari eta heriotzari buruz ikasi eta bizipen horiek gainditu egingo ditu azkenean, heldutasunerako proba moduan, hilketaren egunetik egunbeteko tarte eskasean. Euskal Herriko gatazkari buruz ere, bereziki etikaren ikuspunturik, egiten da gogoeta eleberrian, biktimen eta gizarteak biktimei buruz duen kontzeptu eta jarreraren inguruan.
I kapitulua
16 urteko neska bat pianoko akademiako klasetik ateratzen da, ateratakoan atsegin duen mutila ikusi behar zuelako pozik baina zapuztuta ere bai, piano irakasleak esan diolako ez diola emango kontserbatorioko azterketara aurkezteko pasea. Hain zuzen ere, trabaturik dago Schumannen Bonheur parfait ("Zorion perfektua", euskaraz) piezarekin, bi eskuekin egin beharrekoa. Une batetik aurrera ezkerrekoak protagonismoa hartu behar du, baina berak ez du aldaketa arin eta naturaltasunez egiten.
Gaueko zortziak dira, eta haizea dabil. Zigarro bat pizten du. Taberna baten ondotik pasatzean, itzal batek gizon heldu bat tirokatzen duela ikusten du gertutik. Gizonaren azken begirada neskarentzat da, eta neskak bere azken uneak, nola erortzen den, ikusten du xehetasun osoz. Odola ahotik nola darion ikusten du. Ondoko tabernako hotsak isildu, gazte batzuk atera eta sartu, eta sirena hotsak aditzen ditu. Ertzainen autoak dira, atentatua izan den lekura heldu eta jendea hasi da heltzen, plastikozko zerrendak jartzen dituzten gorpuaren inguruan. Neska paralizaturik dago, gorpuaren ondoan. Anbulantzia heltzen da. Prentsako argazkilariak ere hor daude.
II kapitulua
Sendagileak gizonaren heriotza ziurtatzen du eta ertzainek gorpua estaltzen dute. Gizona tapaturik, haren hazpegiak oroitzen saiatzen da. Aitaren adin beretsukoa dela uste du. Jende asko pilatu da gorpuaren inguruan, zerrenden atzetik. Ertzain bat hurbiltzen da, eta neskari buruz dio ea zer egiten duen hor, tonu txarrean, hor egoteko eskubiderik ez balu bezala. Gogoratzen da aitona hil zenean ere ez ziotela gorpua ikusten utzi, eta berak aitona edozein tokitan eta unetan azaltzen zela uste zuela. Ertzainek alde egiteko esaten diote, eta etxera doa, asaldaturik. Etxerako bidean, atsegin duen mutila ikusten du, justu berak nahi ez duenean, hildako gizona ikusita erabat asaldaturik dagoelako. Gogoratzen du sei hilabete direla mutila ikusi zuela lehen aldiz aita eta anaiekin altzariak eramaten haien etxe berrira. Orain, gertu izan arren, ez ikusiarena egitea erabakitzen du neskak.
Euria hasten du. Gustuko duen mutila ikusten du, baina ez du nahi mutilak ikustea nahi. Herrira etorri zen duela hilabete batzuk eta etxeko altzariak kamiotik jaisten ikusi zuen. Kazetaritza ikasten du eta behin Donostiarako autobusa non zegoen berari galdetuta guztiz lotsagorritu zen. Orain, mutilarekin gurutzatzera doa, baina ez ikusiarena egiten du. Euria gogotik ari du eta guztiz bustitzen da, aterkirik gabe. Euriak odola garbituko zuela pentsatzen du.
III kapitulua
Etxeko sarreran leiho aldera begiratu eta argia piztuta ikusten du. Ama izango da. Beldurrez igotzen da, berandu baita eta amak errieta egiten diolako. Hala da, iritsi eta amak errietan hasten da, berandu eta gainera blai eginda heldu delako. Usaindu egiten dio, ea erre duen jakiteko. Egunen batean disgustua ekarriko duten lagunekin ibiliko zela aurpegiratzen dio. Arropa kentzeko esaten dio, eta berak obeditu egiten du. Muda ere kentzen du. Dutxatzeko esaten dio amak, baina berak ez du nahi; azkenean ama besarkatu eta hilketarena kontatzen dio. Ama errukitu egiten da, eta aitortzen du lagun nahasleekin ibilia zela uste zuela.
IV kapitulua
Tabako usainarena ordea ez dio aipatzen amak. Luzea da eta amak debekatu eta berarengadik atsegin ez dituen gauzen zerrenda. Amak jenio bizia du baina berak ere bai. Ohe azpian utzitako galtzerdi batengatik gerta daiteke sekulako sesioa etxean.
Amak hilketarena ahazteko esaten dio, baino gauza horiek ez dira aise ahazten. Bakarrik sentitzen da, ama arrotza egiten zaiolako. Aita ere berandu dator. Musika jartzea proposatzen du amak eta ezetz dio neskak, baina amari bururatzen zaio sorpresa ematea. Horretarako, aspalditik eskatuta daukan galako soinekoa ekartzen dio, abenduko kontzerturako gordeta bazuten ere. Neska txoratzen da soinekoarekin eta dantzan hasten da. Perladun lepokoa jarrita gizonak zuen lepokoa, lauburuarekin, gogoratzen du, eta tristetu egiten da. Eta gainera bakarrik sentitzen da.
Hamalau urte pasa dira geroztik, eta egun hartakoa ezin du ahaztu. Beti dago hor, bereziki albisteetan atentatuak, biktimak eta abar entzuten dituenean. Eta beti dago hor orduan sentitu zuen bakardadea.
V kapitulua
Hamalau urte pasa dira, eta bakarrik sentitu da urte horietan guztietan. Egia da zaila zaiola barrua erakustea eta ez duela enpatia erakusten, horren ordaina bakardadea da.
Musika ikasketak bukatu eta piano-kafeetan hasi zen jotzen. Haietan telebistako gizon bat ezagutu eta telebistara eraman zuen lanera. Gizonarekin azkar bukatu zen harremana, baina telebistan iraun zuen denbora luzez, programaz programa. Diskoak eta kontzertuak ere ematen zituen. Ezagutzen du unibertsitateko irakasle bat, erakargarria, eta harekin bizitzen hasten da, gurasoek begi onez ikusten ez badute ere. Zorion perfektua hilabete batzuetan zehar luzatzen da, baina gero errutinan erortzen dira, neska pianoarekin aritzen da eta gizona nazkatzen doa. Harremana okertzen doa, eztabaida bat dute banantzen diren gizonei buruz, irakasleak defendatu egiten ditu gizonak, ezer gabe geratzen direla adieraziz, eta neskak tristura hori faltsua dela dio, tristura horrek beste emakume bat aurkitu arte irauten duela. Gizona haserretu egiten da eztabaidaren bukaeran eta ea zergatik beraiek ez diren bikote normal bat aurpegiratzen dio, haurrekin eta. Neskak duen misterio aire hori gorroto duela dio, baina neskak erabakitzen du bere bizitza markatu duen hilketaren lekuko izateari buruz ez aipatzea, ez bailuke ezer ulertuko. Haserretuta bukatzen dute, baina neska saiatzen da gauzak konpontzen, baina pelikula bateko emakumeei buruzko komentario itsusi baten onodrioz, haserrea berriz, eta bikote normalen kontua. Neskak amaiera ematen dio berehala harremanari. Irakasleak beste neska bat topatu, eta bera bakarrik geratzen da.
VI kapitulua
14 urte atzera eginez berriz, soineko probatu ondoren, amak gorde egiten du armairuan. Amak besarkatu egiten du eta "zuri tokatu behar!" esaten dio, neskak arazoak bilatzen ibiliko balitz bezala. Amak beti juzkatu egiten duelako sentipena du. Aita iristen da etxera, ez daki ezer alabari gertatu zaionari buruz eta trapitxero (trafikatzaile) bat hil dutela dio, ezagutzen zuela eta emazteari ezagutu behar duela ere esaten dio. Trapitxeroen aurka mintzatzen du. Emaztea haserretu egiten zaio, ea alaba ikusten ari den. Gizona harriturik dago eta zer gertatu den galdetzen du. Amak kontatzen dio. Guztia jakin ondoren, aitak alaba musukatu egiten du. Hiltzailea ikusi duen galdetzen dio. Neskak ezetz baina hilketaren inguruko oroitzapenak lausotzen ari zaizkio, baina hildakoaren hazpegiak gogoratzen saiatzen da. Gogoratzen du nola txikitan bere panpinak jo egiten zituen, bere irudimenean egiten zituzten gaiztakeriak zigortzeko, eta horregatik kontzientzia txarrik ez zuen.
VII kapitulua
Aitak afaltzeko gogoa duela dio eta afaria prestatzen hasten dira. Berehala deitu egiten du telefonoz eta aitak hartzen du, gertatutakoaz enteratu dela dio. Amak afari lanetan jarraitzen du, alabari ezer esan gabe; amak ez daki goxoa izaten. Autoritarismoan eta erlijioan hezitako emakumea da, bere belaunaldiko guztiak bezala. Amak jarraitzen du garbitzen, garbia garbiaren gainean, mania hori du. Neskak mantelean marrazturik dauden esaldi frantsesak irakurtzen ditu, bere baitan bildurik. Aita itzultzen da, eta alaba bere baitatik ateratzen da. Ondo dagoen galdetzen du, eta alabak kementsu agertzen da, nahiz eta alaba bakarra izanda gehiegizko babesa jaso izan duen betidanik. Gurasoek ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen dute berarekin. Unea aprobetxatu nahian, alabak musika kontserbatorioan noiz matrikulatuko den galdetzen du. Gurasoek elkarri begiratzen diote. Txikitatik ari da pianoa ikasten, klase sozial altuko neska bati dagokion zaletasuna zelakoan. Alaba liluraturik dago ordea, pianoarekin, eta haratago joan nahi du, kontserbatoriora, gurasoek ikasketetan zentratzea nahi duten bitartean, pianoa ikastearena polita egiteko baizik ez dute nahi. Aitarekin eztabaidan hasten da, zertarako kontserbatoriora joan, institutuko ikasketak egin behar dituela eta abar. Gogoratzen du akademiako andereñoak ere ez diola inoiz lagundu kontserbatoriora joaten. Aitak gaia beste baterako utzi eta albistegia ikusi nahi duela dio, ama haserretu egiten da, alabari gertatutakoa huskeria balitz bezala hartzen baitu. Alabak ere sentitzen du gogoa telebistan hilketari buruz zer ematen duten jakiteko, baina ama atzetik joanda, kulpable sentitu, eta pianoa jotzera doala dio azkenean.
VIII kapitulua
Pianoa jotzera doa neska, hilketa ikusi izanak eragindako gurasoen errukia kontserbatoriora joan ahal izateko baliatu duelako haserre eta damuturik, eta Schumannen piezak jotzen hasten da, behin eta berriz, denbora neurtzen. Irakaslearen hitzak gogoratzen ditu, nola esaten zion teknika eta sena bateraturik joan behar direla pianoa jotzean. Pianoa txakur leial bat bezala ikusten du, maite maite egin behar zaio, piezak ondo jotzeko; truko hori ordea ez dio inori urtetan aioatu, bikotekide ohiari ezik, nahiz eta berehala damutu zen, berehala bota ziolako ea nola ikusten zituen gauzak piezak gaizki aterata, txakurrak gainean kaka egin izan balio bezala. Ama sartzen da maitekor gelara, telebistan hilketaren lekukorik ez dela izan esan dutela esateko, eskerrak gurasoentzat. Sukaldera doa berriz ere ama, eta aitaren erretolika entzuten du, ze jende klase diren kazetariak eta polikariak, eta hilketa egin dutenak. Kazetariak, edozer egiteko prest daudelako berri bat, istorio bat, eskuratzeko. Aitak ardoa amari eskatzen aditzen du. Hiltzaileak bihozgabeak direla esanez aditzen du, baina hori berria da aitarengan, besteetan betu "Zerbait egingo zuen!" esaten zuelako hilketa bat gertatu eta gero. Bihozgabeak, alabak ikusi duelako. Aita gaixorik zaintzen zuenean, "bihozgabeak" hori gogoratu zion neskak, eta aitak hitzak askotan gure komenientziarako erabiltzen ditugula esan zuen. Suziri baten leherketa aditzen du, ez dira ba hilketa ospatzen ariko! Oka egiten du komunean, eta ama doa atzetik maitekiro, dutxa beroa eta kamamila behar dituela dio. Bere burua ispiluan ikusi eta zahar ikusten du, eta tapatu egiten du ispilua.
IX kapitulua
Neska oheratu egiten da eta gurasoak aditzen ditu hizketan egongelan. Amak aitari berarekin hitz egiteko esaten diola aditzen du, lasaitzeko edo. Gurasoak alderatzen ditu: ama ordenatua eta kontrolatzen beti; aita jatortasunez jokatuz. Batzuetan haserretu egiten dira eta elkarri hitz egin gabe egoten dira. Halakoetan pianoa jotzen du neskak, Schumannen piezak betiere. Hala ere, neskak pentsatzen du okerragoa dela adiskidetzen direnean, haien artean giro melenga eta faltsua sortzen delako. Ohean jarraitzen du neskak, pentsakor. eta argia pizten du. Irakurtzen hasi eta berehala aita agertzen da gelara. Aitari erregutzen dio hilketaren lekuko izatearena inori ez kontatzeko. Ez du ikaskideek jakiterik nahi. Hilketari buruz, pentsatzen du orain arte atentatuei ez diela inoiz arretarik jarri, ez diotela egoezinik sortu, herrian jarritako polizia kontrolak eta ordea bai. Aitak esaten du inor ez dela enteratuko, ezer ez esateko eta kitto. Neska ordea, kezkatuta dago inork ikusi ote duen une horretan. Aitak lasaitzen du, inork ez duela ikusi esanez. Ama dator eta pilula ematen dio lo egiteko. Bakarrik ohean, pentsatzen du zergatik joan ote zen hondartzatik eta ez beti bezala tren geltokitik. Hildakoaren aurpegia irudikatzen du berriz, erruki eske bere irudimenean.
Geroztik asko saiatu da neska hilketaren xehetasunak idazten, baina blokeaturik gelditu izan da beti. Oroitzapen horiek idazteko asmoa baztertu zuen, azkenean bera ez baita pertsona inportante bat, eta bere bizitzak ez du interes berezirik. Baina, duela gutxi jakin du gizon hori duela 14 urte hil zuena kartzelatik atera berria dela, egunkarian irakurrita.
X kapitulua
Neska esnatu egiten da biharamunean. Ondo lo egin du, baina ezin du ahaztu bezperan gertatutakoa: trapitxero bat hil dute eta bera lekuko zuzena izan da. Eta ahaztu nahiko luke, drogaren mundu hori ikaragarri egiten zaiolako. Amak, ohea egiten lagundu eta gero, lan egiten duen dendan jai hartzea erabaki duela esaten dio, aspalditik erabakia zuela, baina alabak badaki beragatik hartu duela. Amak goiza elkarrekin pasatzea proposatzen dio orduan, eta berak ezetz, eskolara nahi duela joan. Amak sukaldera eraman eta eguneko egunkaria jartzen dio aurrean: argazki handia dator egunkarik azalean, hilketa lekuan, hilotza eta horren ondoan bera ikaraturik. Argazkilariak berataz aprobetxatu da, aparteko argazkia atera, bera kontuan hartu gabe.
XI kapitulua
Egunkarian hildakoaren izena dator: Abel Ergoien Landa. Orain arte txapitxero arrunt bat zenak izena du honeszkero. Urruti ikusten zuen trapitxeroa hurbilago sentitzen du orain. 36 urte omen zituen. Hil zen jartzen du eskelan, hil egin dutela aipatu gabe. Gizartearen faltsukeria islatzen duten hitz opakoak. Bere kimikako irakasleak beste irakasle baten aurka jarritako pintadetan adierazitako abisua egiazko mehatxua zela adierazi zuenean bezala, orduan ere abisua ez zen abisu mehatxu baizik. Gogoratzen du hildakoa aitaren adinekoa izateko itxura zuela, 45 urte inguru, baina dezente gazteagoa zen. Agian, drogaren eraginez zahartu zen.
Gosaltzen du, amak etxean egindako gerezi mermelada goxoarekin. Ez dago egunero gosaltzeko. Aitak deitzen du, abokatuarekin hitz egin duela, argazkia dela eta. Alabarekin hitz eginh ,eta egunkariko zuzendariarekin hitz egiteko asmoa azaltzen dio eta bera ere bertan egotea komeniko litzatekeela. Alabak uste du presioa egiteko dela besterik ez, aita bakarrik ez baita gogor jartzen den gizon horietakoa. Alabak erabakitzen du ezetz, eta institutura joango dela, aitak atsedena hartu eta amarekin hitz egiteko esaten dion arren.
XII kapitulua
Etxetik ateratzen da. Amak milikeriaz agurtzen du, negar malkotan geratzen da etxean. Bidean, adeitsu agurtzen du okinak, beti izan da sinpatikoa. Ba ote daki argazkiarena? Halako batean kimika irakaslearekin topo egin, eta ukondotik hartzen du, esanez ea atzokoarekin ez zuen nahikoa izan. Neska laguntzen du institutura bidean. Guardia zibilak ikusten dituzte gazteak katxeatzen. Pertik kritikatu egiten ditu, ze lortu nahi ote duten horrela. Baina aldi berean, hilketa gogor gaitzesten du, hildakoa ezagutzen ez duen arren, zein den eta egin duena bost axola zaizkiola esanez . Guardia zibilen paretik pasatzean, une larriak pasatzen dira, irakaslea ez da isiltzen eta argi dago guardia zibilek sumatzen dute irakasleak zer pentsatzen duen beraietaz. Alkoholizaturik dago irakaslea, emaztea hil zitzaionetik, eta horrekin arazoak izan ditu udaltzainekin. Perti deitzen diote institutuan. Bere klaseak onenetakoak dira, baina ez du aukerarik galtzen kimikatik beste gai batera pasatzeko, dena kritikatuz, institutua, politikoak eta kleroa, lotura harrigarriak eginez, umoretsu. Azkenean, agur esan gabe, insitutura heldu baino lehen, neska utzi eta taberna batera sartzen da. Badirudi inork ez dituela elkarrekin ikusi.
XIII kapitulua
Institutura sartu baino lehen autobus geltokian geratzen da neska zigarro bat erretzen. Lasterka, gero, sartzeko txirrina aditzen duenean. Jende pila korridoreetan eta, gelara sartzean ikasleen komentario ozenak aditzen ditu. Izan ere, egunkariko azala gelako horman dago jarrita. Mutil batek zineko artista ematen duela esaten dio. Eta hortik aurrera, ahots pila bere inguruan. Handik ihes egin nahi du, negar egin. Artista ematen duela dioen mutilak autografoa eskatzen dio, burlaz. Bat-batean, mutilaren boligrafoa eta papera, autografoa eskatzeko, hegan doaz. Literatura irakasleak kolpe eman dio mutilaren eskuari. Mutila sutan aurrena baino burumakur ondoren gelara sartzen dira, eta beste guztiak atzetik otzan-otzan. Neska ere gelara sartu eta bi lagunek errukizko hitzak esaten dizkiote, baino berak ez du errukirik nahi, agian burla egin dion mutilak ordea, bai, hain ergela izateagatik. Irakasleak gelan disziplina jarri eta fotokopiak banatzen ditu, neskaren ondoren pasatzean kolpetxoa ematen dio sorbaldan. Fotokopian poema bat dago, klasean landu behar dutena. Bera oso poesiazalea da eta poedia idatzi ere izan du. Egun horretan ordea, ez du poesiarako gogo handirik.
XIV kapitulua
Poema irakurtzeko agintzen du irakasleak, interesgarriak diren pasarteak azpimarratuz, metaforak apuntatuz. Neskak koadernoa zabaldu eta bere karpetan aspladiak berak itsasi zuen pegatina, "Trafikanteak hormara", ikusten du erabat asaldaturik, bezperan trafikante baten hilketa ikusi eta gero. Alde egin nahi luke, baino nora? Irakaslea gelan bueltaka hasten da eta neskak poema lantzen ari denaren itxurak egiten ari da. Irakaslek 50 urteko emakumea da, ile motz-motzarekin, txikia, Txikierdi deitzen diote. Irakasle ona da, ikasleekin ondo konpontzen saiatzen dena eta programatik apartatzen dena batzuetan. Moja izandakoa da, komuna batean ere bai, eta arrakasta handirik izan ez duten liburu pare baten egilea ere bai. Irakaslea poema ozenki errezitatzen du, hobeto uler dezaten ikasleek. Friedrich Hölderlin alemaniar poetarena da, eta heriotzaren jainkoei buruzkoa da, poema mistikoa guztiz, egunerokotasunetik aldendu baina aldi berean bizitzaz sakon aritzen dena. Neskari iruditzen zaio poema atzoko hilketaz hitz egiteko baliatu behar dela, egunekoari buruz ere hausnarketa egiteko balio duela, baina irakasleak ez du horri buruzko aipamenik egiten, eta neska dezepzionaturik geratzen da. Halako batean, ikasketa burua sartzen da atetik neskaz galdezka.
XV kapitulua
Ikasketa buruaren atzetik doa, gizon zakar eta nazkagarri samarra, erretzailea, politikan aritutakoa baina han porrot egin eta irakaskuntzara itzulia. Gela batera darama eta han bi gizonekin egiten du topo. Ertzainak dira, galdera batzuk egin nahi dizkiote neskari. Hitzaileari buruzko xehetasunak gogoratzeko eskatzen dio haitako batek. Neskak dio tiroak bakarrik aditu zituela, eta hildakoa erortzen lurrera. Hiltzailea korrika alde egin zuela daki bakarrik. Ertzainak tematu egiten dira, eta detaileak gogoratzeko eskatzen diote, beldurrik ez duela izan behar. Batek galdetu egiten du eta besteak oharrak hartu. Neskak ez du ezer esaten, baina pentsatzen du agian hiltzailea ezaguan zuelako bota zuela hildakoak azken begirada harritua. Azkenean, ertzainak botatzen dio ez duela sinesten, zerbait jakin behar duela. Neskak dio dakien guztia esan duela, gurasoekin hitz egiteko, galdeketa supituki etenaz, baina ertzainak dio ez dela beharrezkoa, tramite hutsa dela guztia. Kortesiaz agurtzen dute neska. Neskak bulegoa utzi eta libre sentitzen da.
XVI kapitulua
Neska larriturik sentitzen da, besteen mendean, harrapatua, ikaskideen, argazkilariaren, ertzainen aldetik. Liburutegira noa, klasera itzuli ordez. Zigarro bat pizten du. Ertzainek susmagarri ikusten dutela sentitzen du, gaztea delako. Berak badaki ordea, hilketa ikustea txiripa hutsa izan dela, eta paralizaturik geratu zelako ez zuen hiltzailea ikusi, ezta zein autotan ihes egiten zuen ere. Eskeletan jarritako dakar gogora: "Elizakoak hartuta hil zen", eta errepikatutako leloek gizartean nolako eragina duten pentsatzen du, batzuek aitari eta lagunei egindako borma gogoratzen du, arrantza egitera joan eta "Alto a la guardia civil" eta "Dispara" oihukatu zutenean mendian, aitari eta lagunei sekulako sustoa emanez. Klase amaierako txrrina aditzen du: literatura eta matematika galdu ditu. Ikasleak tropelka atera eta beldurrez kalera ateratzen da. Lasaitasuna. Guardia zibilen kontrolik ere ez dago eta horrek ere lasaitzen du.
XVII kapitulua
Telefono kabina batera sartzera doala, aitarekin hitz egiteko, mutil bat inguratzen zaio. Institutuko saltsetan dabil. Mutilak ingurura begiratzen du. Gomatxo bat darabil etengabe eskuko hatzamar lodian. Berarekin hitz egin nahi du, adeitsu jokatzen du, baina bat-batean ertzainei ezer esan dien galdetzen dio neskari. Neskak ezetz, ez zekiela ezer. Neska mehatxatuta sentitzen da orain. Mutila hasten da drogazale baten istorioa kontatzen, mutil azkarra, baina drogetan harrapatuta, lapurretan hasi eta espetxean bukatzen du, familia hondatzen du. Kontatzen dio txabola batean bizi dela, herri inguruan. Neskak txabola ezagutzen duela esaten dio, drogazale bat txakurrekin ikusi ohi duelako han. Mutilak esaten dio orduan drogazale hori bere anaia dela. Trapitxeroak hiltzea merezi zuela dio. Eta isilik egoteko hilketari buruz. Neskak mehatxu moduan ulertzen du, eta sare batean harrapatuta sentitzen da, ertzainen aldetik eta orain ere bai mutilaren aldetik. Ez daki nola atera. Aitari deitzen dio eta egunkarira joan nahi duela dio. Harrituta iritzi aldaketagatik, aita ordubenean institututik pasako dela esaten dio, bera jasotzera.
XVIII kapitulua
Kabinatik atera eta tabako bila taberna batera sartzen da neska. Institutuko neska mutilen koadrila dago han. Neskek ezagutu egiten dute, eta berandu denez, berarekin itzultzen dira institutura. Batek dio, atentatuari buruz, pertsonaz nahastu direla. Bi neskak hildakoari buruzko zurrumurruak kontatzen hasten dira, emaztearekin banandu ondoren taberna jarri zuela herrian, ... Neskak ez du gehiago entzun nahi horri guztiari buruz. beste bi neskek gaueko kontzertura joango ote den, eta berak ezetz. Gero, klaseei buruz hasten dira hizketan. Perti irakaslea atentatuari buruz hitz egin duela, baina ez ziotzaiola ezer ulertzen, erdi txispatuta zegoen eta. Pertiri buruz destainaz hitz egiten dute. Berak ere ez du oso atsegin, baina aitortzen du pieza bateko pertsona dela, koherentea. Gogoratzen du ikasleei aurpegiratzen ziela burgeskume hutsak zirela, eta ikasleak gaztelaniazko trafiko seinaleak ezabatzen ibili ziren batean (neska egon zen saltsa horretan eta atxilotu bat ere izan ziren), Pertik aurpegiratu ziola atxilotuari hobe zuela euskara ondo ikastea, euskarari laguntzeko. Ikasleak kexatu ziren eta Perti deskunsatu egin behar izan zuen. Ez zen eramanezarraza, ez, Perti.
XIX kapitulua
Neskak utzirik, parke batean pasetazen hasten da aitaren zain. Aita iritsi eta haren autoan sartzen da. Ertzainen galdeketa kontatzen dio eta iata sutan jartzen da, ez dutela eskubiderik adin txikiko bati galdeketa egiteko gurasoen baimenik gabe. Ikasketa buruarekin hitz egitera joan dela dio, baina neskak uzteko dio, horrela ez dutela ezer irabaziko. Aitak dio bazkaltzera doazela, bitartean aitak kontserbatoriora joateko asmoa onartzen dio alabari, baina neskak ez du horretaz hitz egin nahi une horretan. Neskak aitari buruzko gogoetak idazten ditu: nola ez zituen arkitekto ikasketak bukatu, eta delineatzaile moduan lan egin duela bizitza osoan, baina hala ere berak arkitekto gisa aurkezten zuela bere burua. Oso fantasiosoa izan da beti, eta anekdotak kontatzea gustuko izan duena. Ez zitzaion etsipena eta tristura gustatzen, eta giro ona sortzeko edozer gauza egiteko prest zegoen. Zorritxarrez, eta erretiratzeko gogo bizia zuen arrne, erretiratu baino lehenxeago hil zen minbiziaz. Aitarekin harreman eskasa eduki izanak, eta horrekin damutan, amarekin harreman hobea du orain.
XX kapitulua
Autoan jarraitzen dute, musika jarririk. Jatetxe dotore batera heltzen dira, itsasertzean kokatua. Eta erabateko dotoreziaz egiten diete harrera. Bi gizon sartu eta ondoko mahaira eseritzen dira, eta haietako bat begira geratzen zaio neskari, ezagutuko balu bezala, baina ez du ezer esaten. Egunkarian ikusiko zuen neska, seguru asko. Aitak gertaera barregarritzat du gertatutakoa da, eta ospearekin lotzen du. Alabari ez dio graziarik egiten. Aita deseroso sentitzen da, eta du asmatzen egoera onera ekartzen. Gaia aldatzeko, alabari esaten dio egunkariaren aurka salaketa jartzea pentsatzen ari dela. Neskak ezezko borobila ematen du. Komunera doa, lasaitzeko pisxka bat, eta bueltan aitak onartu egiten du salaketa ez jartzearena. Alabak pentsatzen du, hala ere, nahiko lukeela argazkilariarekin egon, begietara begiratu eta begiradaz aurpegiratu egin dion kalte guztia. Badoaz jatetxetik, alabak ondoko gizonak agurtu gabe.
XXI kapitulua
Egunkariko itxarongelan fundatzailaren erretato handia ikusten du neskak, ilun eta berdurgarria, boterea besterik irudikatu nahi ez duena. Egunkariko zuzendariak hartzen ditu azkenik, luxuzko bulego batena, adeitsu baina faltsu. Aurreratzen die kazetaritzan zaila dela xehetasun guztiak kontrolatzea, oso azkar egiten dutela lana, eta ulertzeko. Aitak dio argazkilariarekin nahi dutela egon. Zuzendariak dio ezin dela egon, kanpoan dagoela, beste atentatu batean., baina ziurtatzen du ez zuela amso txarrik izan. Aitak dio berriz ez zuela profesionaltasunez jokatu. Zuzendariak zer esan ez dakiela geratzen da, baina dio azkenean gertaera deskribatu bakarrik egin zuela; aitak, berriz, neska gazte baten izuaz baliatu zela; zuzendariak interes orokorra bilatu behar dela lanean, interes indibidualen gainetik; aitak, ez al diren konturatzen huts horregatik nska baten bizitza hondatu dezaketela. Zuzendariak, azneki, salaketa jartzeko nahi badute, baina ez dutela ezer lortuko; aitak, gizatasun bila etorri direla. Gertatutakoaz barkamenik jaso gabe ere ateratzen dira. Kanpoan, egunkariko erredakzioan, neskak gustuko duen mutila, altzarietakoa, ikusten du, eta agurtzen du, argazkian ikusi duela esanez, baina besterik gabe. Neskak espero zituen hitz adeitsuetatik ez du bakar bat esaten eta han praktiketan dagoela bakarrik dio.
XXII kapitulua
Etxera heldu eta aitak egunkarian gertatutakoaren berri meaten dio. Neska akademiara abiatzen da, itsasoko pasealekutik, olatu zipristinen artean, eta txikitan bezala, olatuak madarikatuz eta haiei hitz itsusiak esaten (laburpenaren egilearen oharra: olatuak bizitzaren gertaeren metafora dira, neskak gertatu zaiona madarikatzen du azkenean). Aurrera jarraitu eta orube zahar batean dorgazaleek erabiltzen duten txabola zikina ikusten du. Han, pintada bat: Trafikanteak hormara! Aztoraturik sentitzen da. Korrika heltzen da Akademiara. Irakasleak goxotasunez hartzen du, gertatu zaionaz jakitun. Bezperako piezak jotzen hasi eta Bonheur parfait gaizki egiten du berriz ere. Atzo etxean ondo atera zitzaion ordea. Saiatu berriz eta perfekto ateratzen zaio: minutu eta zortzi segundu. Irakasleak zorionak ematen dizkio.
XXIII kapitulua
Akademiatik atera eta hil kanpaiak aditzen ditu. Poizk dago eta pasatako bizipen latzak ahaztu nahi ditu. Ertzainak ikusten ditu eta gri arraroa dago kalean, jende gutxi. Autoen hil-segizioa ikusten du, lehena auto beltz luzea; auto batetik agure bikote jaisten da, Abelen gurasoak seguru asko. Hilkutxa ikusten du, AEL inizialekin. Elizara sartzen dute. Dena oso zeremoniatsu. Bat-batean bezperako argazkilaria ikusten du, eta argazkiak egiten hasten da, segizio batek ezezko keinua egiten idon arren. Asaldaturik sentitzen da. Halako batean, Perti ikusten du, leihoak itxita dituzten etxeetara begira, eta jarrera hori gaitzetsiko balu bezala. Neska ikusi eta etxera joateko esaten dio. Pieza bateko gizona da dudarik gabe, goizean hilketa gaitzetsi eta hor dago, hiletan, antiklerikala eta eszeptikoa izan arren. Portuko festetako kontzertuko hotsak heltzen dira. Argazkilaria ikusten du berriz, eta bere ondotik pasatzean, deitu egiten dio, baina jiratu arren, ez du ezagutzen. Neska ere badoa, besterik gabe.
XXIV
Tristura gainetik kentzen saiatzen da. Etxera iritsi eta amak begira du leihotik. Bizitza betikoa da, azkenean heriotzara eramango gaituen bizitza, azken 24 orduetan gertatutako guztiari erreparatu gabe. Atarira sartzera doala, lur irauli berriaren usaina aditzen du.
AMAIERA
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.