Hezkuntza erakundeak autonomiaz baina hezkuntza marko baten baitan gizarteari hezkuntza zerbitzuak eskaini eta garatu egiten dituzten antolakuntzak eta horien baitan garatzen diren erakundeak dira. Pribatuak izan daitezke, bakoitzari…
Hezkuntzan, zonifikazioa gurasoek euren seme-alaben eskola aukeratzean hezkuntza-administraziotik ezartzen diren hurbiltasun geografikoari buruzko eta bestelako irizpideen multzoa da. Haurrak eskoletan izena ematean hurbiltasun geografikoaren irizpidea nagusitzen denean ordea, auzoko kondizio sozioekonomikoak gelan erreproduzitzen dira, auzo batetik bestera dauden desberdintasun sozioekonomikoak eta loturiko problematikak eskolan ere islatuz. Hartara, zonifikazioarekin eta beraz hurbiltasun-irizpidea lehenesten denean, eskoletan ere gizarteko segregazio efektua gertatzen da, haurraren ikaskuntza eta garapen-prozesua mugatuz. Baino eskola aukeratzeko erabateko askatasuna ematen denean ere gertatzen da efektu gaizto hori, guraso asko, eta bereziki maila sozioekonomiko altukoak, haurrak "euren gustuko" eskoletan matrikulatzea saiatzen direnean (maiz kontzertatu edo itunpekoak), hurbiltasun irizpidea kontuan hartu gabe, eskola onen eta txarren arteko bereizketa sinboliko bat sortuz, finean ere segregazioa dakarrena. Soluziorik gabeko problema dirudi, eta praktikan denetariko praktikak daude: Alemanian eta Frantzian zorrotz aplikatzen da hurbiltasun-irizpidea, Belgikan, Holandan eta Inglaterran askatasun-irizpideak ezartzen diren bitartean. Irtenbide gisa, auzoetako muga sinbolikoak (auzo pobreak eta aberatsak) hausten dituen zonifikazioa ezartzea izan daiteke, eskola berean jatorri eta klase sozial desberdinetako haurrak bilduz, kuota-sistema bat ezartzea "kanpoko" edo urrutiko ikasleak hartzeko, gurasoen errentan edo ikasleen errendimendu akademikoan oinarriturik edo arazoak dituzten eskoletan baliabide gehiago jarriz. Edonola ere, aukera-berdintasunaren alde, helburua ikaslearen ikaskuntza bultzatu eta bere nortasuna gizarte-klase guztietako haurrekin batera garatzea izan behar da, elkartasunean oinarrituriko gizarte kohesionatua nahi badugu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, school zoning; gaztelaniaz, zonificación escolar.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.