Zomorroen kluba, Laida Martinez Navarro: laburpena


KategoriakLiburuak

Zomorroen kluba Laida Martinez Navarro idazleak 2016an plazaratu zuen gaztetxoentzako eleberria da.

LABURPENA

1. kapitulua: asteartea 8.00, atzera-kontua hasi da

Teresa naiz. 13 urte ditut. Altxatu naiz eta ez dut ikastolara joan nahi; izan ere, atzo laborategian hondamendia gertatu zitzaidan. Nire ahizpa Norak, ni baino zaharragoa denak, animoak ematen dizkit. Ispiluan begiratzen dut neure burua eta gorroto dut: txikia eta itsusia naiz. Ezkutatu nahi dut. Arropa beltza, dena beltza, aukeratzen dut ikastolara joateko, ez dut inoren atzentzioa erakarri nahi. Ama heldu berria da lanetik eta ea arropa hori zergatik jantzi behar dudan egiten dit errieta. Munduko bakarra eta beraz politena naizela esaten dit. Ja. Ikastolara heldu eta sorgin maltzeurren taldea ikusten dut. Ea ez nauten ikusten beraiek ni. Baino berehala Alicia, Inurrierdi deitzen diot, iristen da eta ozenki hasten zait hitz egiten, atzokoaz galdezka. Isiltzeko esaten diot, eta bera berehala konturatzen da egoeraz eta isildu egiten da. Sorginak ere konturatu dira, ordea. Sorgin maltzurrenak lepoa moztearen keinua egiten dit. Txirrina, barrura, infernura.

2. kapitulua; 11:00, puntu bat gutxiago.

Jolasordua da eta jolastokian nago, baina ezkutuan. Ez dut inork, eta bereziki sorginek, ni ikusterik nahi. Patioko zutabe batetik bestera joan naiz, komunera heldu arte, txizalarri handia dudalako. Bitartean, Inurrierdi Gorka eta bere lagunekin dago. Gorkarekin! Ni gustatuta nagoen mutilarekin, baina kasu izpirik ere egiten ez didana! Zergatik daude sorginak nire bila? Atzo laborategian coca-cola zukrearekin nahastu eta halako leherketa bat gertau zelako, coca cola leku guztietan, sabaian eta baita sorginen arropetan. Horregatik dabiltza nire atzetik mendeku bila. Txiza egin, eta baptaean komunera sartzen sorginak aditzen ditut. Vanesa beti bezala, nagusi, nazkagarri hori, orain bere ilea itsuai orrazten. Eta dena entzuten dut: Vanesak nahi du ostiraleko moda-desfilerako bera aukeratzea. Desfilea ikastolarentzat dirua lortzeko da. Eta minutuak pasatzen, eta ni komunetik atera ezinik, beraiek alde egin arte. Entzuten dut whatssappa bidaltzen diotela Vanesaren laguna den Jesikari: ni (labezomorro deitzen didate) komunera isil gordean joaten, minutu batzuk lehenago. Eta barre egiten dute, eta konturatu egiten dira han egon behar naizela. Eta nik atea itxita eduki arren, aurkitu egiten naute. Eta ozenki diote harrapatuko nautela. Badoaz. Garrasika hasten naiz, Markos atezaina azaldu arte. Kasualidadea, atzo laborategia garbitu behar izan zuena nire erruagatik! Eta klasera sartuta, irakasleak esaten dit puntu bat gutxiago dudala, berandu heltzeagatik. Sorgin higuingarriak, barrezka. Eta horretaz gainera, irakasleari atzokoagatik azalpenak eman behar dizkiot oraindik.

3. kapitulua: 17:00, gizakion inozokeria

Eskolatik irtetean, Paularekin topatzen gara. Inurrierdi eta bion laguna. Armiarma deitzen diote hankak eta besoak oso meheak dituelako. Futbola asko gustatzen zaio eta kaletik baloia gora eta behera buruarekin joaz doa gure aldamenean. Bapatean, sorginekin egiten dugu topo. Inurrierdirekin sartzen dira aurrena, noiz haziko den esaten; izan ere, Inurrierdi oso txikia da, eta hormonak hartu behar ditu hazteko. Inurrierdik zaska galantarekin eranztuten dio Vanesari, esaten ea bera bere buruarekin ondo sentitzen den ispiluaren aurrean begiratzen duenean. Armiarmarekin ez dira sartzen, Armiarmaren ama auzoko moda denda dotore baten jabe delako. Armiarmak badaki ordea oso faltsuak direla sorginak, amaren denda goraipatzen ibiltzen diren arren. Vanesak galdetzen dio ea bere amak erabaki duen nor jantziko dituen bere dendako arorpak ostiraleko jaialdirako. Armiarmak ez dakiela erantzuten du, disimulatuz, Vanessaren desesperaziorako. Azkenean badoaz, guri agurtuz baino Labezomorro eta Inurrierdi ezizenekin. Armiarmak esaten digu burutik daudela baino egia esan ez daki guztia, ez daki zigortu nahi nautela atzokoagatik. Etxera iristear gaudela, banandu, eta berehala Gorkarekin egin dut topo, ia talka edo txokea egin duug. Barkamena esaktu baina berak esan du ez dela ezer izan. Zoragarria. Tpo egin dugun izkina bizitza osoan gogoratuko dut. Gorka badoa, eta atzetik begiratzen bere arropa eta ibiltzeko era berezia. Etxera joan behar dut azkar etxeko lan asko ditudalako. Baino etxera iritsi baino lehen, Norarekin egiten dut topo. Sorginei buruz galdetzen dit eta kontatu egin diot. Animoa ematen dit, baina niri ustez oso gaizki doa dena. Etxeko atarian, ikastolako arropa jaialdiko kartela ikusten dugu. Nora Armiarmaren amaren dendako arropa eramango dutenetako bat da. Etxean aita dago, langabezian dago, eta sukaldean sukaldaritza-bideoa egiten ikusi dugu, Youtuben dirua ateratzeko asmoarekin. 100.000 bisita lortu nahi ditu. Egia esan ez du ondo sukaldatzen, eta batzuetan bere janaria botagurea ematen dit. Zauri txiki bat egin du bideo grabatzen ari zen bitartean. Gure gelara goaz. Nire ohea gainean, amaren oharra: asko maite nautela eta  ederra  naizela dio. Ama horrelakoxea da.

4. kapitulua: 21:00. Labezomorro esaten didate. 

LANEAN (32 orrialde 99tik eginak)

 

801 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.