Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi: laburpena


KategoriakLiburuak

Zoaz infernura, laztana Anjel Lertxundik (Orio, 1948) 2008an plazaraturiko eleberria da.

Laburpen laburra

Rosa Tomasekin ezkontzen da eta Nafarroako herri txiki bateko taberna eta gasolindegia hartzen dituzte bizimodua ateratzeko. Laster, Tomas Rosari tratu txarrak ematen hasiko zaio, mozkortzen denean, iraintzen eta jipoitzen. Horri tabernako lan gogorra eta Tomasen ama ezindua (Rosa gorrotatzen duena) zaindu beharra gaineratzen zaizkio. Depresioan erortzen da, ez baitu egoeratik nola atera, areago jakinda senarrak zergatik jotzen duen ez dakielako. Halako batean, ordea, Inazio kamioiko txoferra ezagutu eta harekin harreman erromantiko ezkutua hasiko du. Rosaren egoerari irtenbidea emateko, Rosari Tomas hiltzearen ideia bururatu eta Inaziorekin hilketa planifikatzen du. Horretarako, Rosak Tomasekin ongi konpontzeko saio guztiak egingo ditu, itxurak gordetzearren. Gau batean, Tomas eta Rosa elkarrekin daudela, Inaziok kolpe batez erahil eta haren autoa amildegi batetik botatzen dute, istripua simulatuz. Hilketa tokian galdutako belarritakoak galbidean jarriko ditu polizia ikertzen hasten denean eta kartzelan bukatzen dute.

Kontakizuna Rosaren kartzelako psikologoaren ahotik garatzen da, eta batzuetan haren gogoetak eta Rosarekin dituen elkarrizketak ere agertzen dira. Narratzaileak, psikologoak alegia, Rosak esandakoetatik kontatzen du istorioa. Izan ere Rosak konpromisoa egin baitu harekin istorioa gertatu eta sentitu zuen bezala kontatuko diola. Elkarrizketa horietan Rosaren ahotsa nagusitzen da batzuetan. Rosak epaileari esaten dizkionak ere tartekatzen dira.

(Rosaren ahotsa, psikologoaren gogoetak eta elkarrizketak Rosarekin eta Rosak epaileari esandakoak letra etzanean agertzen dira laburpen luzean).

Laburpen luzea

I kapitulua

Rosaren ahotsa (epaileari): Tomasi proposatu nion gasolindegi ondoko taberna erostea, eta berak azkenean onartu egin zuen. Elkarrekin ibiltzen ginen, eta askotan eskatzen nion "Por soñar lo imposible" harmonikaz jotzea eta berak halaxe egin. Eta horrela ezkondu nintzen berarekin.

40 urte inguruko gizon bat, Tomas, ohean dago gerritik gora biluzik. Emakume biluzia, Rosa, ikusten du ohetik, dutxan. Emakumea hurbildu egiten zaio. Biak elkarri laztantzen hasi eta Rosak Tomasi prakak askatzen dizkio azkenik.

Rosaren ahotsa: Tomasen amak derrigorturik edo ere ezkondu nintzen. Nobiotan Tomasek nirekin amodioa egiteko modu oldarkor eta kementsua zuen, beti azkar. Ezkondutakoan, joera horrekin jarraitzen zuen, okerrago, berak nahi zuen guztietan egiten genuelako, ezer esan gabe ere.

Kamioi bat hurbiltzen da gasolindegira eta txoferra gasolina botatzen hasten da, Rosak tabernatik atera eta berak egingo duela adierazi arren. Kamioira sartu berriz eta ispilutik Rosaren gorputz ederra begiztatzen du irrikaz (aipatzen ez bada ere, itxura guztien arabera, Inazio da, aurrerago Rosa kortejatzen hasiko dena). Emakume ederra da Rosa. Herri txiki batetik gertu daude, inguru baketsu batean.

Taberna gizonez beterik dago. Rosak zerbitzari lanak egiten ditu, eta Tomas barran dago. Rosa mahai batera inguratu eta gizon batek txortan egiteko giro ederra dagoela esaten dio, Rosak irribarre egiten du, besterik gabe. Sukaldera sartzen da eta Amalia dago han lanean, emakume zaharra, Tomasen ama. Amaliak errieta egiten dio zerbaitengatik eta Rosak men egiten du, beti bezala.

Rosaren ahotsa: Gasolindegia errentan hartu genuen. Taberna bai gurea zen, zehatzago Tomasen amarena. Bezero pila egoten zen tabernan, gehienbat ni, nire gorputza, erakarrita. Tomas konturatu egiten zen. Baina diru asko ematen zigun tabernak eta agoantatu egin behar. Tomas lanarekin nazkatzen hasi eta tabernako lan gehiena nik hartzen nuen. Nik nire partea nahi, eta hori lortzeko ohera eraman eta gau goxoa eskaini nion. Paperak berehala egin genituen negozioa banatzeko, bere amak begi onez ikusten ez bazuen ere.

Amaliak (atsoa deitzen dio Rosa) tabernako sukaldean egiten du lana, adinekoa izan arren, eta gorrotozko hitzak baizik eta ditu Rosarentzat. Rosa isildu egiten da, giroa ez gaiztotzeko. Gorroto hori hasiera hasieratik dator, Tomas ezagutu zuenetik, eta indartzen joan da.

Rosak esperantza du laster hilko dela, baina atsoak sekulako saosia du. Esperantza isila, atsoaren portaeraz ezin dio ezin ezer senarrari, hau sutan jartzen baita. Azkenean, ordea, fisikoki ez, baizik eta mentalki etorriko zaio gainbehera: Amaliak burua galdu egiten du guztiz denbora laburrean, guztiz dependentea bihurut arte, ume txiki bat balitz bezala.

Tomasek zahar-egoitza batera eramateko ezetza borobila ematen du, eta Rosak planteatu ere ez du egiten, beldurrez. Atsoa etxean zaintzen dute. Rosak zaindu arren, Tomas beti dabil liskar bila, bereziki mozkortzen denean, eta Rosak zentzua jartzen duelako bakarrik ez da lehertzen egoera.

Rosak ipurdia garbitzen dio atsoari, baina garbitu eta jantzi bezain laster, berriz kaka egiten du. Tomas azaldu eta errieta egiten dio Rosari, honek azalpenak ematen dizkion arren. Etsirik dago Rosa eta nazkatuta dagoela esandakoan, zaplaztekoa ematen dio Tomasek.

Rosa ohean, Tomas barkamena eskatzera dator mozkortuta. Rosa biluztu egiten du eta zakilak bere bidea egiten du. Rosak men egiten du, beti bezala, baina arima hozturik dauka.

Rosaren psikologoa: Argi uzten du Rosak kontatutakoak jasotzen ari dela, ezer asmatu gabe.

Atsoa dela eta, edo hura aitzakiatzat harturik, liskarrik ugaritu eta Tomasek gero eta sarriago jipoitzen du Rosa. Baina azkenean Tomasi ere begiak zabaldu eta ama egoitza batera eramatea erabakitzen du.

II kapitulua

Rosa errepidetik doa, tren geltokirantz. Uda da, bero egiten du. Geltokian, Iruñerako joan-etorriko txartela eskatzen du. Atsoa bisitatzera doa, bi astetan behin egin ohi duen bezala.

Geltokiko nasatik trena datorrela ikusi, aurrera egin, baina gizon batek heldu egiten dio. Ezagutzen du gizona, Inazio da.

Rosaren psikologoa: Tren geltokikoa suizidio-saioa izan zela uste du . Galdetu egiten dio Rosari, eta Rosak ez du garbi erantzuten, beste galdera batekin erantzunez, babestu nahian. Psikologoa kexatu egiten da, Rosa xehetasun batzuk ezkutatu egiten dizkiolako, eta hori ez zela tratua izan. Gainera, idazleak ikusten du bere isiluneak gero eta luzeagoak direla. Rosak aitortu dio beste batzuetan suizidatzeko gogoa ere izan duela. 

Trenera igota, Inazio bere bagoira doa, agurtu eta esertzeko baimena eskatzen dio. Kamioiko txoferra da, egurrarekin ibiltzen dena. Adeitsu jokatzen du: bero egiten duenez, leihoa jaisten du. Iruñera motoa jasotzera doa, han dauka eta konpontzen. Moto bikaina da, berak dioenez. Rosak adeitsu erantzuten dio, baina gehiegi hitz egin gabe. Oso atsegin du motoan ibiltzea Inaziok. Rosak dio ez dela inoiz motoan ibili, gustatuko litzaiokeela, eta Inaziok intsinuatzen du berarekin agian ... Baina horretan geratzen da kontua. Rosak pentsatzen du gizon atsegina dela, eta erakargarria ere bai.

Rosa zahar-egoitzan dago Amaliarekin. Hara eta hona eramaten du paseoan, besotik baina bere pisua gainean hartuz. Ongi tratatzen du, goxokiak ematen dizkio, baina gorrotatu ere bai, Amaliak zer pentsatzen ote duen, berarekin zuen gorrotoa non ote dagoan, pentsatzen du. Moja bat dabil hortik eta esaten dio Amalia linboan dagoela. Rosak berak ez daki zer egiten duen han, eta egin beharreko zerbait bezala hartzen du. Amalia han utzi eta geltokirantz doa. Ondoko taberna batera sartzen da loteria erostera. Irteeran, Inazio ikusten du Sanglas markako motoarekin. Igotzeko esaten dio, eramango duela herrira, Amaliak zalantza asko ditu, Tomasen beldur da bereziki. Baina azkenean atzean jarri eta Inazioren gerritik heldurik heltzen da herrira. Bidean zirrara alde batetik, baina beldurra ere sentitzen du, Tomasena. Tomas kenduta, ez da inoiz gizon batengandik hain hurbil. Bideko etxeetatik pasatzean, aurpegia ezkutatzen du, ezagutu ez dezaten. Gasolindegia baino lehen jaisten da, jendeak ikus ez dezan. Pozik dago Inazio errespetuz tratatu duelako.

Idazleak galdetzen dio ea motorrera igotzean Tomas baztertuta zuen guztiz. Eta Rosak baietz, beldurra besterik ez ziola. Bizitzari lagun goxo bat besterik ez ziola eskatzen eta garbi zuela hura ez zela Tomas. Baina kondenaturik ikusten zuen bere burua, hil arte berarekin bizitzera.

Inazio lanean ari da basoan, zuhaitz mozketan, enborrak kamioira kargatzeko zain. Enpresako enkargatua, Apeza izenekoa, gerturatzen zaio oihuka eta irainka, lana utzita Iruñera joan zela eta. Inaziok medikuak emandako baja agiria erakusten dio. Biharamunerako ere libre hartzeko asmoa du, sindikatu lanak egin behar ditu. Enkargatua sutan jartzen da, eta iranidu egiten du. Kontuz ibiltzeko, Inaziok.

III. kapitulua

Feria eguneko egunak dira bereziki gogorrak tabernan eta gasolindegian Rosaretzat, jende asko ibiltzen baita. Gasolindegia itxi egiten du eta Tomas geratzen da tabernan azken bezeroak alde egin arte. Rosa oso goiz jaikitzen da, gasolindegia ireki, eta tabernako garbiketan hasten da, komuna garbitzea da bereziki gogorra eta nazkagarria. Tomasek alde egiten du batzuetan iluntze aldera eta bere zain ez egiteko esaten dio Rosari. Rosak ez daki ezer, nora doan, zer egiten duen. Ordu txikietan itzultzen da gizona, eta hasieran asaldaturik egoten zen, Tomasi zer gertatuko, eta Tomasek barre egiten zion horregatik.

Pentsatzen du Rosak norekin egongo den Tomas horrelakoetan, puta batekin edo amorante batekin. Rosak gaizki pasatzen du horregatik, berak nahiko lukeelako emakume normala izan, senar normal batekin, ez du besterik eskatzen.

Tomasek zai du gasolindegian Apeza izeneko laguna, Inazioren jefea. Harekin doa auskalo nora. Bapatean, Inazio ikusten du tabernan. Beldurtu egiten da, Tomasek edo bezeroren batek berarekin hitz egiten ikusiko ote duen. Inaziok hitz egiten dio, adeitsu beti bezala, baina bera isilik dago, ez daki zer esan. Azkenean, Inaziok motoan berarekin ateratzeko, Rosa oso nekatuta dagoela jartzen du aitzaki,  ezin duela.

Rosaren psikologoa:  Tomasi zion beldurraz galdetzen dio. Berak baiez, beldurra  ziola, baina pentsatu zuela berandu arte ez zela etorriko, eta irrikitan zegoela Inaziok heldu eta musuka hastea.

Inaziok azkenean etsi eta alde egiten du, baina haserretu gabe, ulertzen duela esanez Rosari.

Rosak kontatzen du Inazio errespetu osoz tratazen zuela, laztana esaten ziola baina melenga izan gabe, beti goxo.

IV. kapitulua

Rosaren psikoloak: Psikologoak Rosa eder eta irribarretsu agertzen den argazkia hartzen du. Rosak indarrez hartzen dio, haserre baina pasa egiten zaio. Oroitzapen txarra eta aldi berean ona dakarkio argazki horrek. Eder dago, eta irribarre polita dauka, eta hori oroitzapen polita da baina psikologoari ordezko hortzak erakusten dizkio, oroitzapenaren alde txarra.

Rosak kontatzen du Tomasek taberna itxi egun batzuetarako eta Galiziara joan zirela. Bapo jaten zuten, mariskoa eta, baina Rosak oka egim zuen azkenean. Egun batean, Tomas mozkortu eta hotelera iritsitakoan xanpaina igotzeko du errezepzioan, baina Rosak edanda dagoela esan neskari eta gelara iristean sekulako ukabilkada eman zion ahoan eta aurreko hortzak erauzi. Sendagilearengana joan eta Tomasek esan zuen bainuan erori egin zela. Sendagileak zauriak sendatu zizkion eta Euskal Herrira itzultzean ordezko hortzak jartzeko dentista batengana joan zen,

Rosaren psikologoa: Rosak esaten dio psikologoari bera ere ohituko litzatekeela egoera latz horietara, ea zer uste duen. Horrek zer pentsaturik ematen dio psikologoari, berari uste edo iruditzen zaiona ez, baizik Rosak kontatutakoak jarri behar dituela, den-dena jartzea ezinezkoa den arren. 

Rosa kontuz makilatu eta orrazten da, aurpegian dituen ubeldurak, Tomasen jipoiak, disimulatzeko. Ezin du ulertu zergatik jipoitzen duen, Tomasek eskatzen eta egiten duen guztiari men egin eta bapatean jipoitu egiten du. Adibidez, bainugelan egonda, etorri, bere aurpegia laztantzen hasi eta bapatean jipoika hasten zaio. Eta gainera geldi zedin Rosak eskatu behar zuen barkamena, zergatik eskatzen zuen jakin gabe.

Hasieran mozkortuta zegoenean bakarrik jipoitzen zuen, baina gero edan gabe ere bai. Rosa berea balitz bezala tratazen zuen, puskatzeko eskubidea balu bezala. Makillajeak ubeldurak apenas disimulatzen dituela etsirik, aspirina hartu eta tabernara jaisten da. Bezeroak iritsi eta ubeldurak ikusi arren, ikusiko ez balute bezala jokatzen dute. Senarra iritsi, bezeroak adeitsu agurtu, Apeza lagunarekin hitz egin eta badoala esaten dio emazteari. Bart gauean jipoitu dutenik inork ez luke sinetsiko.

Rosaren ahotsa (epaileari): Tomas utzi izan banu, akabatu egingo ninduen. Amarena joanda, amak ez luke sinetsiko eta berarengana bueltzatzeko esango zidan. Polizian salatuta, kalean eta etxean berarekin topatuko lizateke berriz. Oso erraz ikusten ditu berorrek gauzak, gizonek ez duzue ulertzen eta baduzue joera emakumeak gaizki tratatzeko. Okerrena da jipoitu ondoren damutu egiten zela, eta gero nik barkatu ondoren, larruntan egiten zuen nirekin, ezer gertatu ez balitz bezala.

V. kapitulua

Rosa tren geltokira doa, duela hiru egun Tomasek eman zion jipoiagatik  minberatuta oraindik. Betaurreko beltzak daramatza, seguruasko aurpegiko ubleak ezkutatzeko. Kremak ematen ditu ubeldurak sendatzeko. Sonanbulu bat bezala doa tren geltokira, bidean ezagutzen dituen pertsonei ezikusiarena egiten.

Rosaren kartzelako lagunaren ahotsa: Atsoa bisitatu behar izatea gorroto du. Uste du atsoak bera izorratzeagatik bakarrik jarraitzen duela bizirik. Ja ez dio kasurik egiten lanari, eta Tomasek jotzen dueneko sekuentzia datorkio gogora denbora guztian, laztandu eta gero jakin gabe zergatik  jo eta jo. Oinazean bizi da. Zikina sentitzen da. Hutsik. Konfidenteak esaten dio errua ez dela berea. 

Geltokirako bidean, moto baten soinua aditzen du, eta bere ondoan gelditzen da. Inazio da. Libre du arratsaldea. Iruñera eramatea proposatzen du eta aurrekoetan ez bezala, Rosak berehala ematen du baiezkoa, eta orain ez du ingurura begiratzen, inork ikusteko beldurrik gabe igotzen da motora. Gogoratzen du asko gustatzen zaion film bat: Oporrak Erroman, non protagonistak moto gainean dabiltzan Erroman barrena. Bidegurutze batera heldu eta Rosak dio ez duela Iruñera joan nahi, eta zerbait oroituz, Goñi herrira joatea proposatzen dio Inaziori. Bidea aldapan gora eta bihurguneekin, Rosa estutu egiten da Inazioren gorputzaren aurka. Ultzurrungo mendatean gelditzen dira. Inaziok bista politak dituen bide batetik oinez joatea proposatzen dio. Bidean basaranak jaten dituzte. Inaziok dio maiz joaten dela paraje horretara, bereziki inor ez dabilenean, neguan edo euria ari duenean, kezkak uxatzeko. Rosak  berak ere kezkak dituela pentsatzen du. Talai zoragarri batera iristen dira eta handik Goñi herria ikusten da. Txikitan hango udalekuan egon zen bost urtez, horregatik gogoratzen du. Baina orain ez du joan nahi, lehen baietz esan badu ere, oroitzapenak zapuztuko zaizkiolakoan, herria aldatu delako edo. Inaziok esaten dio ez dela ona norberaren burua gutxiestea, eta Rosak zer esan nahi duen galdetzen dio, zakar pixka bat, berari buruz ezer ez daki eta. Inaziok bapatean galdetzen dio ea zergatik jarraitzen duen Tomasekin. Rosa haserretu eta ez dio erantzuten. Alde egiteko ordua dela dio. Inazio desenkusatu egiten da. Rosak dio ez duela eskubiderik bere bizitzan sartzeko. Gazte batzuk agertu eta Rosa ezkutatu egiten da Inazioaren sorbaldan. Gazteak urrundutakoan, Rosak dio ezin dutela horrela jarraitu, ezkutuan, eta bakoitza bere bidetik joatea onena dela dio. Gizonak ez du gaizki hartzen, jakin nahi du benetan zergatik den hoi onena. Tomasek akabatuko duela dio emakumeak. Eta Inazio ere bat hilko du, jakiten badu. Edonork elkarrekin ikusten baditu, akabo. Inaziok bere gorputzera erakarri eta musu ematen dio. Rosak beste bat ematen dio.

Herrira eta tabernara itzultzen denean, Rosa izuturik dago. Burumakur sartzen da tabernara, beldurrez senarrak motoko gasolina usaina igarriko dion. Tomas ordea bezero batekin ari da dadoetan jolasten. Tomasek galdetzen dio ea ama ondo dagoen, Rosa izutu egiten da pixka bat, gutxitan galdetzen diolako, baina azkenean ondo dagoela esaten dio, berarekin egon ez den arren, Inazioarekin baizik. Inaziok esandakoa gogoratzen du, zergatik jarraitzen duen Tomasekin.

Inazio eta Rosa gasolindegian ikusten dira maiz, eta bakarrik egoteko gasolindegiko bulegoa erabiltzen dute, ordaintzeko unea aprobetxatuz. Inaziok oparitxoak egiten dizkio, makillajeko gauzak, koloniak eta horrelako gauzak. Tomasek gauza horiei buruz galdetzen dionean, Rosak bere amarenak direla esaten du.

VI. kapitulua

Rosaren kartzelako lagunaren ahotsa: Rosak gutxi hitz egiten zuen bere amari buruz eta pentsatzen du ama ez duela asko maite. Aitari buruz, ezer ez. Bera jaio eta berehala galdu zuela esaten dio Rosak lagunari. Geroago lagun horrek jakingo du aita ez zela hil, baizik eta alde egin zuela bere jaio zenean, bere alaba ez zela uste zuelako. Rosak maiz amesten du aitak bere besoetan ito egiten duela. Horregatik agian, dio lagunak edo narratzaileak Rosak beldurra die gizonei, eta horregatik lotzen zaio interesarekin hurbiltzen zaion lehen gizonari. Kartzelaz aldatu dute Rosa, eta ezin du gehiago berarekin hitz egin. Ezingo du bete eman zioten lana, Rosa begiratzekoa. Rosa ez juzgatzea da bere helburua.

Rosak eta Tomasek ez zuten haurrik izan. Rosak nahi zuen haurra, pentsatzen zuelako Tomas horrela goxoagoa izango zela. Baina probak egin eta ikusten du ez haurrak izateko ez duela arazorik. Tomasi esaten dio probak egiteko, baina ez du inolaz ere nahi. Hor bukatu zen haurren kontua.

Inazio heltzen da gasolindegira kamioian. Depositoa betetzeko aitzakiarekin, Rosarekin egoteko noski. Txantxetan hitz egiten dute biek, eta Inazio ausartzen da musua eskatzera, baina Rosak ezetz, hor ezin duela, bi egunetan hitzordua dutela, eta hor ikusiko direla. Zoriontsu dira biak. Depositoa beteta, Inazio badoa.

Psikologoaren ahotsa: Psikologoak Rosa ikasi gabeko pertsona dela esaten du, eskola 14 urterekin utzitakoa. Hala ere, hitz jario bizikoa izan arren, esatera doana hausnartzen du beti, eta ez da fantasiatan ibiltzen. Beste alde batetik, bizitzaren ikuspegi ezkorra du Rosak, eta horregatik barruraka bizi izan da beti, lagunik gabe. Tomasek izaera hori areagotu egiten zuen, eta emakumezko lagunik izatea ez du begi onez ikusten. Azkenean, beldurrez bizi bazen ere, gauzak aldatzeko arriskua hartu zuen, ongiaren eta gaizkiaren gainetik. Azkenean gaizto izatea erabaki zuen Rosak.

Rosa eta Inazio belardi batean, jostari, eta Inaziok opari bat egiten dio: belarritako pare ederra.

Rosaren ahotsa (epaileari): Elkarrekin motoan asko ibili ginen. Baina ezkutuan beti. Baten bat ibili zen Tomasi esamesen berri ematen, baina hark sinetsi ez. Behin ordea, mehatxu egin zidan tabernako sukaldean aizto handi batekin, akabatuko ninduela baldin eta beste batekin nenbilela jakiten bazuen, ni eta bestea ere bai. 

Tabernan Tomas eta Apeza daude. Batallas izeneko mozkorra sartzen da, haserre aurrekoan tabernatik bidali zutelako. Tomas ez zegoen orduan. Rosa sartzen da, eta Batallasek esaten dio kontatzeko aurrekoan gertatu zena, tabernatik bidali zutela. Rosak horrelako bezero ona nolatan bidaliko zuen esaten du. Denak barre algaraka hasten dira.

Rosak Iruñeara joan behar duen guztietan ikusten du Inazio. Motoan eraman eta ekartzen du herrira. Atsoa bisitatzen denbora gutxi egoten da, ondoko hoteleko gela batean, ahal duten denbora gehiena elkarrekin egoteko. Izan ere, kaletik ezin dira elkarrekin ibili, norbaitek ikusiko dituelako beldurrez. Lauzpabost ordu egoten dira elkarrekin horietako bakoitzean. Hotelean, bata bestearen irrikitan, sexu harreman goxoak izaten dituzte. Inaziok ubeldurak ikusi eta sumindu egiten da. Irtenbide bat bilatu behar dute, baina nola?

Etxean, Tomasek tabernako kontuak egiten ditu. Ordu txikietan, Rosa lo dagoela, gelara sartu eta ohera sartzen da. Ohearen alde banatan, bizkarrez bizkar.

Rosaren ahotsa: Zer ikusi ote nion Tomasi berarekin ezkontzeko? Ordurako tipo zakar, baldar eta narrasa zen. Berehala berarekin zakarki portatzen hasi zen gainera. Altzari ziztrin bat balitz bezala tratatzen zuen, nahi izanez gero puska zezakeen altzari bat bezala. 

Rosa Iruñera doa atsoari bisita egitera. Azkar egiten du bisita. Alde egin baino lehen, egoitzako elizara sartzen da. Errezatzen hasten da, aspaldfiko partez. Halako batean, egoitza moja fatxa sartzen da. Otoitz egiteari utzi, altxa eta alde egiten du, mojari kasu egin gabe. Hotelean, Inazio kezkatuta dago, berandutzen ari zelako. Rosak dio gaur ez duela egun ona.

Psikologaren ahotsa: Baliorik gabeko oroitzapena balitz bezala, Rosak ez du gordetzen ezer haurtzaroari buruz. Baina psikologoak horri buruz galdetzean, atezuan jartzen da. Psikologoaren lana da ordea, barru-barruan miatzea eta ez du etsitzen. Rosak ezetz, ez duela ezer, ezta argaki bat ere, baina azkenean zortzi urterekin oparitu zioten soineko urdin batez gogoratzen da. Eta zortzi urterekin gertatu zitzaiona kontatzen hasten da: auzoko bat, bere ama kanpoan zegoela aprobetxatuz, ukipenak egiten zizkiona.

VII. kapitulua

Inaziok motoan doa Rosarekin, errepide estu batean gora. Muino batera iritsi, eta oinez doaz aldapoan behera, baserri zahar abandonatu batera iritsi arte. Inazioren familiako baserria da. Baserria Manu anaiarekin konpartitzen du,  putakume bat bere esanetan. Inaziok han Rosarekin bizitzeko asmoa du. Baina Rosak dio hori ametsa besterik ez dela. Baserrira sartu egiten dira, eta halako batean Rosak dio ametsa betetzeko Tomas kendu behar dutela paretik. Inaziok zer esan nahi duen galdetzen dio, harriturik.

Rosaren ahotsa (epaileari): Atzetik besarkatu eta horrela ezin genuela jarraitu esan nion, eta irtenbide bakarra Tomas hiltzea zela. Atrebituko nintzen galdetu zidan. Hurrengo egunetan, Iruñeko hotelean, Inazio ideia bereganatzen hasi zen, eta planak egiten genituen, nola garbituko genuen eta, benenoarekin, tiroz, .... Inaziok uzteko bere esku esaten zidan. Maitasuna egin ondoren, Inaziok urrezko eraztuna oparitu zidan, eta Rosak Tomas bizirik dagoen bitartean, eraztuna zertarako. Eta biok hasi ginen horrela ideia barruratzen.

Inaziok dio gauez eta zirkulaziorik gabeko errepide batean izan behar dela dio, Rosa Tomasekin doala. Edozein aitzakiarekin Rosak autoa gelditzeko esan, eta Inaziok hilko duela dio, gero autoa amildegian behera bota eta autoa erretzeko. Bueno, erre ez, ze poliziak azkar ikusten du sua nahita piztuta izan den. Rosa izutu egiten da hori adituta, baina Inaziok elkarrekin jarraitzeko irtenbide bakarra dela dago sinetsita. Elkarrekin bizi duten zoriona iraunarazteko modu bakarra. Inaziok bere esku uzteko, dena ondo egingo dutela, arastorik utzi gabe.

Psikologoaren ahotsa: Rosak aurrena Tomas hiltzea imajinatu ala hasieratik erabaki zuen hil behar zuela? Ez dira gauza bera. Rosaren logika antzeman nahi du, hilketa beti ekintza ankerra izan arren. Izan ere, beti dago logika bat, eta krimenak egiten ez ditugunok ere gauza izango ginateke horrelakoak egiteko, beste egoera batean bagina. Aurrena Tomas hiltzea imajinatu ala hiltzea hasieratik erabaki zuen galdetu nion azkenean eta haserretu egin zen Rosa.

Psikologoaren ahotsa: Psikologoa guztiz kezkatuta dago Rosa den bezala jasoko ote duen bere idazkian, bere esanak hitzez hitz jaso arren. Lehen gauza, Rosa izendatzeko emakume hitza erabiltzea erabakitzen du, eta ez neska, Rosa oraindik gaztea den arren (35 urte), bereziki bizitzak emakume heldu bihurut duelako honezkero. Psikologoak 30 urte ditu, eta nekez onartuko luke emakume izendapena, eta neska nahiago du, baina bere bizitza bestelakoa izan da. Rosaren bizitza kontatzeko hitzen bilaketa obsesiboak kontakizuna korapilatzen ari den beldur da. Idazteko beldurra abantaila edo eragozpena den ere zalantzak ditu. 

Rosak soineko gorri dotorea erosten du herriko dendan. Tomasek gaizki tratatzen jarraitzen du, baina bera maitasunez portatzen da senarrarekin, erakarri nahi duelako hilketarako planak gauzatu bitartean. Soinekoa senarrari erakusten dio eta asko gustatzen zaiola dio.

VIII kapitulua

Tomas hiltzeko modu guztiak burutik pasatzen zaizkio Rosari burutik, baina gero eta gehiago Inaziok proposatutakoa iruditzen zaio egokiena. Ez zuen espero Inaziok baietza ematea, baina orain egun hori noiz iritsiko zain dago, Tomas hiltzeko baino, Inazioarekin bizitza berri bat hasteko. Ez du inongo kezkarik ez beldurrik harrapatuak izateko. Konfiantza osoa du Inaziorekin. Gauzak ondo aterako dira. Ez du errunduntasun sentimendurik ere: helburua, Tomas paretik kentzea, hilketa justifikatzen du.

Rosaren ahotsa (epaileari): Inaziok goxo-goxo egiten zuen nirekin amodioa. Tomasi jende asko joaten zitzaion esanez ni baten baten hankartea berotzen nenbilela, baina Tomasek ez zuen kasurik egiten, harrokeriaz agian. Ni apal-apal obeditzen nion Tomasi, berak eta jendeak susmorik izan ez zezaten. Egun batean ordea, Apeza etorri zen tabernara eta Sangalas motoak gustuko nituen galdetu zidan. Tontoarena egin nuen Sanglas ordez Sanblasak non ospatzen diren esaten. Apeza zer erantzun ez dakiela geratu zen. Apeza Tomas dagoen mahaira doa eta harekin hizketan hasi zen, eta ni beldurrez. 

Rosak erabakitzen du plana lehenbailehen burutu behar dutela, asteburu horretan, Pilarika egunean, bestela Apezak igual zerbait esango dio Tomasi. Inaziori deitzen dio, biharamunean Tomas hilko dutela abixatzeko, eta esandako tokian egoteko. Tabernan Rosak egunkaria aterat eta Villa Maria jatetxe eraberritua zabaldu dutelako berria erakusten dio Tomasi,eta hara joateko proposamena egiten dio biharamunean. Rosa teatroa egiten ari da, adeitsu eta txeraz portatzen da Tomasekin. Tomasek dio Apezarekin usotara joan behar duela eta ez dakiela joan ahalko den Villa Mariara berarekin. Txantxa moduan Tomasek eskopeta hartu eta Rosaren burura apuntatzen du. Rosa ikaratu egiten da, baina azkenean broma hutsa dela ikusten du. Jarraitzen du adeitsu trataztzen, ehizako bazkarirako albondigak egiten dizkio, Tomasen amak egiten zituen eran, eta gauean iniziatiba hartzen du Toamsekin larrutan egiteko. Azkenean, Rosak lortzen du nahi zuena, Tomasek hitz ematea ehiza ondoren berarekin joan dela Villa Mariara.

Biharamunean, ehizarako egun aproposa, hego haizea dabil eta. Apeza eta Tomas elkarrekin tiroak botatzen, elkarri zirikada desatseginak botatzen, Tomasen Txak txakurraren konpainian. Rosaren albondiga goxoak jaten dituzte. Halako batean, Apezak Rosari buruz entzundakoa esatea bururatu baina isildu egiten da azkenean. Bitartean, Rosa urduri dago guztiz, etengabe zigarroak pizten, Tomas berandutzen ari delako Villa Mariara joateko.

Azkenean, Tomas heldu eta Rosa maitasunez eta txeraz hartzen du. Prestatzen hasten dira, Rosa makillatzen, Tomas dutxa hartzen. Rosak soineko gorria eta Inaziok oparitutako belarritakoak janzten ditu, Tomasi Iruñean erosi dituela esaten dio.

IX. kapitulua

Villa Mariara joan aurretik, urtegi baten inguruetan paseatzera doaz. Eguzkia beheratzen hasia da. Arrantzale bikote batekin gurutzatu eta haiek Rosa ederrari begira geratzen dira. Tomas konturatzen da eta harro sentitzen da, esanez bezala "Rosa nirea da". Urtegitik atera eta arrantzaleen autoa ikisten du Tomasek aurretik, haien atzetik doa, oso gertu, era arriskutsuan, haiei beldurra sartzeko, azkenean bihurgune batean aurreratzen ditu, oso bizkor, eta iraindu egiten ditu leihotik. Rosa izuturik dago bere abiadurarekin. Tomasek "Por soñar lo imposible" abesteko eskatzen dio Rosari, eta Rosak azkenean hala egin behar, teatroa jarraitzeko, Tomasen harmonikak lagunduta. Zulo bat saihesteko, bolantazoa ematen du Tomasek eta Rosak esaten dio infernura joan nahi badu, joateko bera ("zoaz infernura, laztana", izenburuak dioenez). Tomasek barre egiten du. Villa Mariara iritsi eta etxekoandreak egiten die harrera. Mahaia erreserbatuta dute.

Afari osoan, Rosak teatroa egiten du, jatetxeko langileek eta bezeroek ikus dezaken ondo konpontzen dela senarrarekin. Maitasunez tratatzen du eta berarekin hitz egiten du etengabe. Bapo afaltzen dute, eta edan ere bai, bereziki Tomas. Rosak aitortuko du gero une horietan halako errukia, halako maitasuna, sentitzen zuela senarrarengan, laster hil behar zuela bazekielako.  Jatetxea utzi eta bidean gora abiatzen dira autoan. Tomas bizi bizi doa autoan. Rosak lasaitzeko esaten dio, eta pentsatzen du azkenean benetako istripu batez hilko direla biak, eta hori zoritxarra, hilobia Tomasekin hilobia konpartitu beharra. Halako batean, Rosak pixa egiteko gelditzeko esaten dio, Inazioarekin adostutako soilgunean. Jaitsi eta Tomas autob barruan geratzen da, Rosak berak ere pixa egiteko estaen badio ere. Inazio hurbiltzen da atzetik burdin bat eskutan, autoaren txaparen aurka hotsa atera, Tomasek leihotik burua atera eta kolpe ematen dio buruan. Inazio denbora luzean egon da zai, eta hilketa egin ahal izateko, mozkortu behar izan da. Tomas hilda, larrutan egiten dute Inaziok eta Rosak, ero moduan.

Psikologoaren ahotsa: zer ote da maitasuna? Mitemindu aurreko grina, maitemintzea, sexua, ezkontzea, ezkondu ondorengo errutina, gorrotoak eta ongi eramanak tartekatzen dituen bizitza? Rosak Tomas zein Inazio maite zuela uste du, era ezberdinetan. Eta maitasuna sator zuloa bezalakoa dela pentsatzen du, itsu batek gero eta handiagoa egiten zuloa, argirik gabekoa. 

Kamioi baten hotsa entzuten dute eta ezkutatu egiten dira pixka bat. Mugitzen hasten dira eta Tomasen autoa amilsu egiten dute, Rosak barruan bere zapata bat utziz. Inaziok motoan eramaten du Villa Mariatik gertu.

X. kapitulua

Oinez iristen da hara Rosa, negarrez, Tomasekin istripua izan duela, amildu dela autoa eta bera atera ahal izan dela baina senarra atera den ez daki. Poliziari deitu eta laster heltzen dira. Rosak esandakoari jarraiki, autoa aurkitzen dute, Tomas hilda noski. Rosak negar egiten du, teatroa eginez. Goizean, Rosa istripu tokira eramaten dute, polizia asko dabil neurketak egiten eta argazkiak ateratzen. Polizia batek galdera asko, gehiegi, egiten dizkio. Rosak dio motorzale batek hartu zuela eta Villa Mariatik gertu utzi zuela (zergatik ez Villa Marian bertan?). Ospitalera eramaten dute eta poliziak eramaten du etxera. Orduan ohartzen da belarritakoa galdu duela, eta izu aurpegia jartzen du, Inazioarekin auto ondoan larrutan egin zuenean ahaztu ote du? Hondoratu egiten da. Etxean, Inazio aurkitzen du bere zai eta negarrez hasten da. Inaziok ez daki zer gertatzen den. Belarritakoa galdu duela ikusi eta sutan jartzen da, eskua altxatu eta Rosa jotzeko keinua ere egiten du. Rosak bera berdin ez hasteko erregua egiten dio.

Epailearen aurrean, Rosak senarraren hiletara joateko baimena eskatzen dio. Orain, Rosa eta Inazio kartzelan daude. Idazleak bere lana bukatutzat ematen du, nahiz eta jakin haien kontzientzian geratu dena beste istorio baterako ematen duela.

AMAIERA

Pertsonaiak, tokiak eta objektuak

  • Rosa, tratu txarrak jasaten dituen emakumea, Tomasekin ezkondua
  • Tomas, Rosaren senarra, gaizki jokatzen du berarekin, mozkorra da, iraindu eta jipoitu egiten du maiz. Rosak eta Inaziok hil egingo dute azkenean.
  • Amalia, Tomasen ama, tabernan egiten du lana gaixotzen denera arte. Rosa gorroto du (eta Rosak bera ere bai).
  • Inazio, kamioiko txoferra, egurra garraitzen du. Rosaren maitalea.
  • Apeza, Tomasen laguna eta Inazioren jefea. Kabroi samarra da. Azkenean, badaki Rosa Inaziorekin dabilela.
  • Batallas, tabernako bezero mozkorra.
  • Taberna eta gasolindegia, Tomasek eta Rosak dituzten negozioak. Gasolindegia taberna ondoan dago. Beraien taberna gainean bizi dira. Itxura guztien arabera, Nafarroako herri txiki batean.
  • Iruñea, han dago Tomasen amaren agure-erresidentzia eta hara joateko aitzakiarekin, han topatuko maiz Inaziorekin.
  • Villa Maria, jatetxea. Tomas eta Rosa hara joango dira afaltzera, Rosak Tomasekin ondo eramateko itxura egiten ari denean, hilketa baino lehen. Autoa amildegira bota eta gero, Rosa hara joango da laguntza eske, istripua izan duela esanez.
  • Sanglas, Inazioren motoaren marka.
  • Txak, Tomasen ehiza-txakurra.
  • Audi, Tomasen autoa.

 

4453 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.