Sexologian, partzialismoa genitalak ez diren gorputzaren atal jakinetarako erakarmen eta desio sexual esklusiboa da, hala nola oin, bular, hanka edo belarriei buruz. Parafilia mota bat da, eta desiratzen…
Zisgeneroak edo zisexualak esleituriko sexua (jaiotzean osasun-sistemak edo gurasoek jarritako) eta sexu-identitatea berdinak dituzten pertsonak dira; alegia nolabait mutil edo gizontzat hartzen diren pertsonak eta gizonaren identitate sexuala dutenak, eta emakume jaio diren pertsonak eta sexualki emakume sentitzen direnak. Zisgenero edo zisexual diren personen izaera edo nolakotasunari zisgenerismo deritzo. Termino aski berria da: Volkmar Sigusch alemaniar sexologoak plazaratu zuen 1991 urteko artikulu batean. Ohartarazi behar da, pertsona zisgeneroak homosexualak zein heterosexualak (gay edo lesbianak) izan daitezkeela.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.