Zirkuitu laburra edo kanal motza (merkataritza)


KategoriakEnpresa

Zirkuitu laburra produktu eta zerbitzuen ekoizleak kontsumitzaileengana hurbiltzen dituen banaketa sistema da, beraien artean ahalik eta bitartekari gutxien ezarriz, zentzu hertsian bat bakarra. Hurbiltasuna eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana dira bere ezaugarri nagusiak, zehazki gehienez bitartekari bat onartzen den arren. Bereziki nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak merkaturatzen ditu, baina komunitate batean ekoizten diren bestelako produktuak eta hornitzen diren bestelako zerbitzuak merkaturatzeko ere erabil daiteke. Kontsumitzaileentzako abantaila gisa, prezio merkeagoak ezartzen dituen banaketa modua, eta enpresari merkataritza-marjin handiagoa ematen dio.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, circuito corto de distribución.

178 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.