Zuzenbidean, ekintza juridiko bat atzeraeraginezkoa dela esaten da iraganean efektuak sorrarazten dituenean. Adibidez, autobusean txartelik gabe bidaiatzeari zigorra kentzen dion legea atzeraeraginezkoa da, iraganean txartelik gabe joan eta…

Zinegotziak udalerri bateko udal batzarreko kideak dira, bertko bizilagunek bozketaz aukeratuak, alkatea aukeratu, udal batzarreko eztabaidetan parte hartu, erabakietan bozkatu eta, alkateak horretarako izendatzen dituenean, udalean gobernu eta administrazio lanak egiten dituztenak (zinegotzi ordezkariak). Espainian, zinegotzi kopurua udalerriko biztanleriaren araberakoa da, 3 zinegotzitik (100 bizntaletik beherako herrietan) 25 zinegotzira doa, 50.000-100.000 biztanle bitartekoetan. Zinegotzien kopurua beti da bakoitia, bzoketetan berdinketak eragozteko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, concejal.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.