Arkitekturan, gurutzadura gurutze forma oinplanoa duten elizetan nabe nagusiaren (mendebalde-ekialde ardatzean gehienetan) eta transeptu edo zeharkako nabearen (ipar-hego ardatzean) arteko gunea da. Bere gainean zinborio edo zinborrio izeneko…
Ziklope-arkitektura edo ziklope-eraikuntza harlanduzko edo landu gabeko harritzar harrizko bloke handiak erabiliz, gutxi goraberako forma laukizuzenekin, harresiak eta hormak eraikitzeko modua da, harrien artean ore, masa edo morterorik erabili gabe, hots lehorrean. Ziklope-arkitektura Brontze Aroan garatu zen Egeo Itsasoko uharteetan, bereziki mizenastar kulturaren baitan, eta hortik Mediterraneoko beste guen batzuetara zabalduz. Kolon aurreko arkitekturan ere, Erdialdeko eta Hego Amerikan, ohikoak dira ziklope-eraikuntzak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.