Ziklo ekonomikoak edo ekonomia-zikloak aldagai ekonomikoen denbora serieetan ( enpresa, sektore edo eskualdeko ekoizpena, salmentak, inbertsioa, kontsumoa, eta abar, urte batzuetan zehar) gertatzen diren aldaketa gutxi gorabehera periodikoak dira, hazkundea-geldialdia-atzeraldia-susperraldia segida mugimendu nahiko erregularra dutenak, eta beraz aurresan egin daitezkeenak.
Hainbat arrazoi aipatu dira ziklo ekonomikoen zergaitia azaltzeko:
- interes-tasen aldaketa, gorakada ekonomikoetan interes-tasak igo egiten dira, eta horrek jarduera ekonomikoa moteldu egiten du; atzerakada dagoenean, berriz, interesak baxuak izaten dira, eta horrek ekonomia gora bultzatzen du;
- etxebizitzen prezioa altua denean, kontsumoa murriztu egiten da, eta horrek beherakada ekonomikoa dakar, aldi berean etxebizitzen prezioen merketzea; merketze horrek, berriz, kontsumoaren suspertzea ekarriko du, ekonomia gorakada eta berriz ere etxebizitza prezioen garestitzea;
- kontsumitzaileen igurikimenek ekonomian gertatzen diren aldaketak areagotu egiten dituzte: ekonomiak gora egiten duenean, kontsumitzaileen igurikimenak hobetzen dira, ondorioz kontsumoa handitu egiten da, ekonomia are eta gehiago suspertuz; eta alderantziz ekonomiak behera egiten duenean;
- azelerazio efektua, alegia ekonomiak gora egiten duenean, inbertsioak ere gora egiten du, eta horrek ekonomia gora eramaten du berriz;
- efektu biderkatzailea, estatuak atzerakada baten ondorioz inbertsio publikoa murrizten badu, ekonomia are eta gehiago jaitsiko da;
- stocken berezko zikloa, izan ere badira produktuak aldiro erosten direnak;
- berrikuntza teknologikoen aldirokotasuna.
Ziklo ekonomikoen ikerketan, honako ziklo mota hauek bereizi dira, besteak beste:
- Kitchin stock-zikloak, 3-7 urtekoak, stock edo izakinetan dauden inbertsioetan, stock-hausturak ez izatearren edota prezioak merkeak direnean gertatzen diren stock-erosketa gehigarriek eraginda;
- Juglar zikloak, 7-11 urtekoa, inbertsio-mailan;
- Kondratieff ziklo luzeak, 45-60 urtekoak, munduko jarduera ekonomikoari buruzkoak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Interes ekonomikoakInteres ekonomikoak partikular, enpresa edo erakunde batek jarduera sozial eta ekonomikoan edo erabakitze edo lehia-prozesu batean lortu edo, behin lortuta, bermatu nahi dituen abantaila eta etekin ekonomikoak dira…
Politika ekonomiko antiziklikoa (edo kontraziklikoa)Politika ekonomiko antiziklikoa edo kontraziklikoa gobernuek ziklo ekonomikoen gorabeherak moteltzeko (eta bereziki krisialdi ekonomikoak arindu eta haietatik lehenbailehen irteteko) burutzen dituzten erabaki eta neurri ekonomikoen multzoa da. Funtsean,…
Politika ekonomiko proziklikoaPolitika ekonomiko proziklikoak ziklo ekonomikoen joera indartu egiten dutenak dira, hazkunde garaietan hazkundea azkartuz eta atzerakadetan atzerakada areagotuz. Politika ekonomiko proziklikoak dira hazkunde garaietan zergak jaitsi (kontsumoa berriz…